2019ko maiatzaren 15a

Alokairuko 14 etxebizitza sustatzeko zein beheko pisua gizarte lokala izateko egoki dezaten Lizarrako ospitale zaharrean lanak hasi dira

Proiektuak 700.000 euroko inbertsioa eta hamar hilabeteko exekuzio epea du

Lizarrako ospitale zaharraren birgaitzea lanen hasierako aktaren sinadurarekin eta eraikinaren hustuketa zein garbiketarekin hasi da, Nasuvinsa sozietate publikoak alokairuko etxebizitza sustatu zein beheko pisua egoki dezan.

Nasuvinsako  proiektuak alokairuko eraikinaren goiko hiru pisuetan 14 etxebizitza publiko eraikitzea eta beheko pisuaren zaharberritzea aurreikusten du. Azken hori, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak  libre utziko du, orain arte bertan zeuden bulego publikoak tokiz aldatuko baitira eta horiek, Lizarrako Udalak gizarte-lokal gisa erabiliko ditu.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)