2019ko maiatzaren 14a

Science Fair, atzerriko hizkuntzen zientzia-azoka, bihar Hezkuntza Departamentuan

18 ikastetxeetako taldeek parte hartuko dute euren zientzia proiektuak publiko zabalari aurkeztuz
Science Fair azokako kartela. 
Science Fair azokako kartela.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Hezkuntza Departamentuko atrio ezaguna Science Fair azokaren agerleku izanen da. Zientzia azoka hau atzerriko hizkuntzen gaitasun linguistikoa lantzea du helburu eta, bide batez, método zientifikoarekin trebatzekoa ere bai. Foru Komunitateko 18 ikastetxetako 31 lan-taldek eman dute izena epai-mahaiaren aurrean euren zientzia-proiektua aurkezteko.

Eredu guztietako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6 mailako zein Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek metodo zientifikoan oinarritutako proiektuak aurkeztuko dituzte. Azoka arratsaldeko 16:00etan hasiko da, lehiaketako fasean, epai-mahaiaren aurrean proiektuak aurkeztuko dituzten ikasleek 17:30ak arte. Une horretan, María Solana Arana Hezkuntzako kontseilariak eta Manu Ayerdi Olaizola lehendakariorde eta Garapen Ekonomikoko kontseilariak erakustokiak bisitatuko dituzte. Fase hori ateak itxita egingo da eta familiek edo interesa duen edonork 18:00etatik aurrera izango du proiektuak ezagutzeko aukera. 19:00etan sari banaketari ekingo zaio.

Science Fair Nafarroako ikastetxeek atzerriko hizkuntzen irakaspenean zein STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematikak) arloak sustatzeko egiten duten lanaren erakusleiho izanen da. Hala, lau ikaslerekin osatutako taldeek ingelesez, alemanez edo frantsesez aurkeztuko dituzte proiektuak. Ekimenak ikasle nafarren motibazioa landu nahi du ikasgeletan metodo zientifikoa erabiliz, hala nola hezkuntzako metodologia berriak erabiliz, eskumen zientifiko-teknologikoak zein hizkuntzak bereganatuz, eta bereziki, ingelesez, frantsesez edota alemanez ahozkotasuna hobetuz.

Epai-mahaia talde bakoitzaren irizpide zientifikoak eta hizkuntza maila neurtuko duten kideek osatuko dute. Epai-mahaiko kideak, zehazki azoka honetarako hautatu dira eta zientzia eta hizkuntza arloko adituak dira (NUP, Planetarioa, Aditech…). Behin taldeak entzun eta baloratu ostean, eta otordu osasungarria hartu ostean, familiek eta interesa duen edonork azoka bisitatu ahal izango du, eta hala ikasleek beraien irakasleen laguntzarekin azken asteotan prestatuko lanez gozatu.