Descárgate la app
Nafarroako Gobernuan Amado Alonso filologo nafarraren irudia bultzatuko du jatorrizko eta argitaragabeko lanak editatuz
2019ko maiatzaren 14a
Nafarroako Gobernuak Amado Alonso filologo nafarraren irudia bultzatuko du jatorrizko eta argitaragabeko lanak editatuz
Hala, Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak, eta Consuelo Ochoa, Fundazioko lehendakariak sinatutako hitzarmenari esker bi erakundeek Amado Alonsoren legatuan oinarritutako proiektua garatuko dute. Zehazki, Amado Alonsok, María Rosa Lida (1910 Buenos Aires, 1962 Oakland, Kalifornia), Buenos Airesko Filologia Institutuko argentinako filologa ospetsuarekin eta bere ikaslearekin izaniko gutunak argitaratuko dira.
Proiektuak egun esparru kulturalean indarrean duen mugimendua du hizpide, “norberaren” literaturaren ezagutzera eman eta balioan jartzeko tendentzia: egunerokoak, dietarioa, gutun-liburua, memoria liburuak, autobiografiak, biografiak…
Amado Alonso eta Maria Rosa Lidaren arteko gutunek hainbat gai jorratzen dituzte, gai intimoak, etxekoak zein profesionalak, non Maria Rosak ‘La Celestina’ edo ‘Herodoto’ lanen ikerketetan emaniko pausoez hitz egiten den, edo Amado Alonsoren biografian argitu gabeko hainbat daturen pistak ematen diren, Buenos Airesen atxilo hartu zutenekoa adibidez.
Aurkezpenean, Ollo kontseilariak azaldu duenez, “Gobernuarentzako pausu garrantzitsua da Amado Alonsok utzi zizkigun material guztiak jaso eta bere irudia aldarrikatzen jarraitzeko aukera da”.
Gainera, kontseilariaren hitzetan ekimen honek, “guztiz bat egiten du Fundazioaren helburuekin eta Amado Alonsoren bizitza hobeto ezagutzeko ekarpena da, baita testuinguru historikoan eta Nafarroako, Espainiko eta beste herrialdeetako arlo akademiko eta gizartean izandako eragina azaltzeko; Amado Alonsok filologia espainiarrean, espainiar hizkuntzaren didaktikan, literaturaren teoria eta kritikan egindako ekarpen zientifikoak eta Amado Alonsoren obren lan lerroak eta izaera zabaltzeko ikerketa eta ekintza dibulgatiboak bultzatzea ahalbidetuko du”, azaldu du Ollok.
Ekitaldian, Consuelo Ochoa, Leringo alkatesak eta Amado Alonso Fundazioko Patronatoko presidentak ere parte hartu du. Ochoak Nafarroako Gobernuaren elkarlana eskertu du, “Amado Alonsoren irudiak eta bere ikerketa lanak benetan merezi duen maila hartu dezan eta herritik haratago ezagutu dezaten. Bereziki eskertu nahi dut Pello Pellejero zuzendari orokorrak eta Departamentu osoak hitzarmen honetan gaur jasotzeko egindako lan guztia”. Sinaduran izan dira, Eloisa Ramírez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Proiekzioko errektoreordea, eta fundazioko ugazaba eta Vianako Printzea sariduna Tomás Yerro.
Maleta
Proiektuak “Amado Alonsoren maleta” du ardatz. 1952an ikerlari eta irakaslea hil ostean, Amerikar Estatu Batuetatik Madrileraino bere eskuidatzi, gutunak, ebakinak eta Harvarden irakasle zenean eta 55 urterekin hiltzerakoan, esku artean zituen materialak jaso zituen maleta zaharrak.
Eduki guzti horiek zituen maleta, bere “testamentu linguistikoari” zegoen zuzendua, Rafael Lapesa filologo eta akademiko bikainari. Berak dokumentazio hori probestuz ‘De la pronunciación medieval a la moderna en castellano’ lana argitaratu zuen, Amado Alonso hil zenean lantzen ari zen lehendabiziko bi liburuak. Gainontzekoa argitaragabe geratu zen. Esaterako, ezezaguna da Amado Alonsok gaztelaniaren ahozkeraren inguruan landutako hirugarren liburua. Legatua bestelako dokumentazio ezezagunekin osatuz joan da, hala nola leringo filologoaren familiari bidalitako dokumnetazioa, non Amado Alonso eta María Rosa Lidaren arteko gutunak aurkitu daitezkeen.