2019ko maiatzaren 8a

Sierra de Leyre BHIk ikasgeletako kaleratzeak gizarte ekintzekin ordezkatuko ditu Kanpo Lana hitzarmenari esker

Hezkuntzak eta Nafarroako Gurutze Gorriak Zangozako institutuan ezarriko den hitzarmena sinatu dute gaur
Roberto Pérez Elorza, Marta Urdanoz Zabalza eta Sergio Larrión Echarri 
sinaduraren unean. 
Roberto Pérez Elorza, Marta Urdanoz Zabalza eta Sergio Larrión Echarri sinaduraren unean.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Hain zuzen ere, zuzendariak eta Maria Azcona Biurrun ikastetxeko elkarbizitzako komisoko ordezkariak eta irakasleak Kanpo Lana "kaleratutako ikasleak etxean geratu ez daitezen aukera ona da" zehaztu dute. Zangozako Gurutze Gorriak hasieratik erakutsi du gazteek tokiko erakundearekin elkarlanean aritzea interesgarritzat jo du. Ana Sola Azcoidi, erakundeko lehendakariak "jende askok anbulantziekin bakarrik lotzen gaitu baina hainbat zerbitzu eta programa ditugu eta horietan lan zehatzat egiteko aukera eskainiko diegu kaleratze kasu bakoitzean, beti ere ikaslearen ezaugarrietara egokituta", gehitu du. Hala, tokiko Gurutze Gorriko ordezkariekin batera Sierra de Leyre BHIko ikasle ohia izan da, egun erakundearekin elkarlanean dihardu ikasleak. Zentzu horretan, zuzendari orokorrak orain arte Kanpo Lana sinatu duten erakundeek adierazi dutenez, "erakundeetan ekintzak egiten dituzten hainbat ikaslek erakundeekin elkarlanean jarraitzen dute".

Gaur Zangozan sinatutako Kanpo Lana programak, ikastetxeko elkarbizitza oztopatu edo horren aurkako jarrera ezkorrak dituzten ikasleak ikasgelatik kaleratu ordez, gizarte helburuko ekintzak egitearekin ordezkatzen da, hala ikasleari bestelako gizarte egoerak ezagutzeko aukera ematen zaio, ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera emanez. Ekimen honekin ikasleei beraien ikasketekin jarraitzera animatu eta beraien etorkizunerako gidatzea da, ikuspegi hezigarria txertatuz.

Sinaduran egon diren erakundeek kaleratze kasu bakoitzean ikasleei ezarriko zaizkien ekintza eta lehentasunak adostu dituzte. Aste honetan Kanpo Lana hitzarmenera batuko dira Elizondoko Lanbide Eskola eta Virgen del Camino IIP.