2019ko maiatzaren 8a

Nafarroako Gobernuak Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailea onetsi du 2019-2030 epealdirako

Gaurdanik jendaurreko informazio aldian jarri den Nafarroako Uraren Esparru Estrategia berriari atxikita dago
Plan Director del Ciclo Integral de Agua de Uso Urbano para 2019-2030 Irudi galeria

El Gobierno ha aprobado, en su sesión de hoy, el Plan Director del Ciclo Integral de Agua de Uso Urbano para el periodo 2019-2030, el mayor instrumento de lucha contra el cambio climático y a favor de la economía circular en materia hídrica de la Comunidad Foral, y que regula y asegura el abastecimiento y el saneamiento integral de toda la población de Navarra.

Gobernuak gaurko bilkuran onetsi du 2019-2030 epealdirako Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzailea, Foru Komunitatean abiarazitako klima-aldaketaren aurkako eta esparru hidrikoko ekonomia zirkularraren aldeko tresnarik handiena, Nafarroako herritar guztien ur-hornidura eta saneamendu integrala arautu eta bermatuko duena.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak sustatu eta zuzendutako Planak bere gain hartu ditu Europar Batasuneko Urari buruzko Esparru Zuzentarauaren printzipioak eta Nafarroako 2030erako uraren esparru estrategia integratu berriaren oinarrietako bat izanen da. Bukaerako testua gaur arratsaldean aurkeztu zaie toki entitateei, gizarte erakundeei eta herritarrei, eta hornidura eta saneamendua hiri-proiektu integrala bihurtzea aurreikusi du, lidergo nahiz zerbitzu publikoaren ikuspegitik, kontsumo moderatuak eta iraunkorrak sustatuz eta ingurumenaren gaineko ahalik eta inpakturik txikiena eraginez.

Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Plan Zuzentzaileak bukaera eman dio Nafarroan hornidura eta saneamenduari buruzko baterako araudi espezifikoa abiaraztearen aldeko hiru hamarkadako eskaerari, izan ere, orain arte, bereizita arautzen ziren, 1988ko hornidura-plan baten bitartez (formalki onetsi gabe) eta 1989an abiarazitako saneamendu-plan baten bitartez.

Gaurko onespenaz, bukaera eman zaio 2016an landu zen hasierako diagnosiarekin eta lehendabiziko zirriborroarekin abiarazitako elaborazio-prozesuari. 2017an, hiri-hornidurari buruzko egiaztatze eta parte-hartze prozesua egin zen Erriberan, eta 2018an, herritarren parte-hartze prozesua gauzatu zen eskualdekako hamalau bileren eta bost bilera tematikoren bitartez, 741 ekarpen bilduz eta 600 entitate eta pertsona baino gehiago kontsultatuz.

Parte-hartze prozesuaren ondoren, 2018ko abenduan, Plan Zuzentzailearen hasierako bertsioa landu zen. Gerora, 600 entitate eta partikularrekin baino gehiagorekin kontsultatu eta jendaurreko informazio aldian jarri zen, 151 alegazio zituzten 595 idazki jaso zirelarik. Horietarik 64 aintzakotzat hartu dira. Alegazioen % 52 Ega ibaiari buruzkoa da, Lokizko akuiferoari buruzkoa zehazkiago esanda; % 14 Queiles ibaiari buruzkoa, eta gainerakoa beste gai batzuei buruzkoa.

Gaur onetsitako bertsioan, zenbait aldaketa sartu dira alegazioak ontzat hartu izanaren ondorioz. Hartara, Ega ibaiari dagokionez, etorkizuneko kontsumoari buruzko kalkuluak zuzendu dira industria-erabilerak sartuz eta 2024tik 2027ra bitartean gauzatuko den Itoitz-Nafarroako Ubidea loturari aurrea hartuz, Lokizko (Mendatza) akuiferotik ateratako ur kopurua urteko 3,81 hm3-ra mugatuz eta Antzingo putzuaren erabilerari bukaera emanez. Egun Lizarreria urez hornitzen duten Ebroko putzu alubialei dagokienez, ustiapen-planak nahitaez egiteko beharra ezarri da, kalitate txikiagoko urak behar dituzten bestelako erabilpenen horniketa egiteko, Lokizen gaineko presioa arinduz eta lehorteetarako erreserbatzat gordez.

Kalitatezko ura, kontsumo arduratsua eta baterako tarifa-sistema

Gaur onetsitako Plan Zuzentzaileak hornidura, saneamendua eta arazketa zerbitzu bakarra balira bezala antolatu ditu, esparru horretako aurreikuspenak eguneratu ditu, EBeko urari buruzko esparru zuzentarauan zein Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuetan jasotako irizpideak txertatu ditu eta gauzatu beharreko lanak nahiz kudeaketaren gobernantza, tarifa-sistema edota herritarren sentsibilizazioari buruzko proposamenak zehaztu ditu.

Planaren eraginpeko esparruan sartu dira azpiegiturak eta etorkizuneko gobernantza (tarifa-sistema barne), 10 jarduera-ildoren bitartez eta betiere kontuan hartuz, aurreikuspenen arabera, 2030erako ekarpen hidrologikoek % 15 behera egin eta biztanleria bere horretan mantenduko dela. Ondorioz, baliabideak mugatuagoak direla, eskari bertsuari erantzun beharko zaio gutxienez. Egun, urteko 77 hektometro kubikokoa da Nafarroako ur-kontsumoa.

Horniduraren arloan, Planak ezarri du 2030erako biztanleria osoak izango dituela kalitate handiko urak, egonkorrak eta zerbitzu jarraitu eta bikaina bermatzeko nahikoa dibertsifikatuak egongo diren hornidura-iturriak. Helburu gisa ezartzen da kontsumo arduratsuaren bitartez ez gainditzea biztanle eta eguneko 120 ur-litrotako muga. Bestalde, 2024rako, saneamendua osoa izango da 100 biztanletik beherako gune guztietan. Egun Nafarroako biztanleriaren % 98 dago jada arazte biologikoko sistemetara konektatua, eta gainerako % 2an lanean ari da, non zailtasunak ematen diren dispertsio geografikoagatik eta gune horien biztanle-dentsitate baxuagatik.

Gobernantzan eta tarifen kudeaketan, Planak proposatu du kostuen azterketa sakona egitea 2020. urtean; izan ere, hornidura eta honen kobrantza egiten duten 200 erakundetik gora daude egun Nafarroan, jarduketarako sistema bakar eta homogeneo baten faltan. 2021erako tarifa-sistema bateratu, solidario eta orekatua aurreikusten du planak, uraren erabilera eta kudeaketako aurreztea eta efizientzia sustatzeko, baita uraren hiri-zikloa arautuko duen Foru Legea onartzea ere, 2027an kostuen guztizko zenbatekoa berreskuratzeko xedez.

Uraren estrategia eguneratu eta integratua

Adierazi dutenez, gaur onetsitako Plan Zuzentzailea da Nafarroako 2030eko Uraren Esparru Estrategia Integratua osatzen duten plangintza arloko funtsezko tresnetako bat. Estrategia hau da Foru Komunitateko uraren kudeaketarako esparru globala, egun indarrean dagoen 2005eko estrategia berritu eta ordezkatuko duena.

Nafarroako uraren Estrategiako jarduera-esparruei atxiki zaizkie uraren erabileraren kudeaketa eta zainketa –ureztapena, edateko ura eta saneamendua-, lur gaineko zein lur azpiko ur-multzoen egoera, baliabidearen aldagarritasuna eta agorraldia eta uholdeak gisako muturreko fenomenoak. Estrategia berri hau diseinatzean, baldintza klimatiko berrietara ere egokitu da, indarrean dauden Estatu zein nazioarteko irizpideak txertatuz; hala nola, EBaren Urari buruzko Esparru Zuzentaraua, Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuak, klima-aldaketara egokitzea eta horren efektuak arintzea, eta ekonomia zirkularraren aldeko apustua.

Gaurdanik eztabaidatzeko eta alegazioak aurkezteko jendaurreko erakusketa aldian jarri den Estrategiak lehentasunezkotzat jo du ondarea babestea, zerbitzuetarako sarbidea bermatzea, hazkundea bereiztea, gobernantza kolaboratiboa bultzatzea eta klima-aldaketara egokitzea. Halaber, integrazio ereduaren xehetasunak finkatu ditu, baita garapen iraunkorreko helburuei dagozkien erantzukizunak eta ebaluazio-sistema ere, 6. Helburuari arreta berezia emanez: "uraren erabilgarritasuna eta kudeaketa iraunkorra nahiz pertsona guztiendako saneamendua bermatzea”.