Descárgate la app
Lan-autonomoan ezartzeko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da
2019ko maiatzaren 8a
Lan-autonomoan ezartzeko, diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da
Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuaren menpean dagoen erakunde Nafar Lansarek, 2.000 eta 3.500 euro arteko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki da, autonomo gisa ezarriko diren langabetuentzat. Lana sustatzeko neurri honetarako hasierako aurrekontua 1,2 milioi eurokoa da.
2018ko azaroaren 1etik langile autonomo gisa ezarri diren pertsonek ekainaren 3ra arte eskaera aurkez dezakete, eta hemendik aurrera sortuko diren alta berriei dagokienez, Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Araubide Berezian (RETA) izena eman dutenetik hilabete bat daukate eskaerak egiteko. Aurrekontuaren baimena aurreko ostiralean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta eskaera interneten egin daiteke, dagokion izapide fitxaren bidez.
Autonomoek hasieran jasoko duten diru-kopurua 2.000 eurokoa izanen da, baina zenbateko horiek igoko dira dauden ondorengo gizarte taldearen arabera: 30 urte baino gutxiagoko gazteentzako, 45 urteko helduentzako zein epe luzeko langabetuentzako, 2.200 euro; emakumeentzako 2.500 euro; pertsona desgaitu zein Errenta Bermatua jasotzen dutenentzako, 3.000 euro, eta genero indarkeriaren biktimak diren emakumeentzako, 3.500 euro.
Ekintzailetza baldintza onenetan egin dadin, Nafar Lansarek ikastaroak eta aholkularitza eskainiko ditu Iturrondoko enplegu zentroan (Atarrabia Etorbida, 1, Burlatan), eta CEINeren zein ondorengo tokiko eta lan garapen agenteen bidez: Eder, Cederna, Garalur, Teder eta Nafarroako Erdialdea: Informazio gehiago ondorengo estekan kontsulta daiteke: navarraemprende.com.