Descárgate la app
Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak babesteko 15 plaza kudeatzeko zerbitzuen kontratazioa onartu da
2019ko maiatzaren 8a
Bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak babesteko 15 plaza kudeatzeko zerbitzuen kontratazioa onartu da
Nafarroako Foru Gobernuak gaurko bileran erabaki du Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari-gerenteari baimena ematea Nafarroan bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak babesteko etxebizitza-baliabideetan asistentziazko 15 plaza misto kudeatzeko zerbitzuetako kontratu bat sinatzeko.
Onuradunak babes-sisteman sartutako bidaiderik gabeko adingabeak dira, babesgabetasun-egoeran daudenak, haiek zaintzeko ahaidetasun-harremanarekin adineko pertsonarik ez dutelako.
Zerbitzu honen xedea adingabeei arreta eta laguntza integrala bermatzea da, eta esku-hartzeko metodologia baten bitartez honakoak ahalbidetzea: haien beharrei oinarrizko estaldura ematea, alfabetatzeko hezkuntza-ibilbideetan eta laneko gaitasunak lortzeko prestakuntza-ibilbideetan sartzea, eta aisialdiko eta denbora libreko espazioen bitartez erkidego-bizitzan murgildu daitezen ahalbidetzeko jarduerak burutzea.
Kontratua prozedura irekiaren bidez adjudikatuko da, publizitatearekin. 5 urteko iraupena izango du (2019-2023), eta 2019ko abuztuan hasiera ematea aurreikusita dago. Urteko aurrekontua gehienez ere 540.015 eurokoa izango da (BEZ kanpo).