Descárgate la app
286.319 afiliatu, apirileko serie historiko osoko kopururik handiena
2019ko maiatzaren 6a
286.319 afiliatu, apirileko serie historiko osoko kopururik handiena
Nafar Lansareren agentzietan (SNE-NL) erregistratutako langabetuen kopurua 32.581 pertsonatan kokatu da apirilean.
Apirileko langabezia, enpleguaren sorrera (Gizarte Segurantzako afiliazioa) eta kontratazioaren datuen balorazioa baikorra da. Langabezia 1.112 pertsonatan jaitsi da hilabete batean ( % 3,3), eta 1.938tan, urtebetean( % -5,6). Bestalde, enplegua sortzeari dagokionez, afiliazioak % 0,98 egin du gora hilabetean, hau da, 2.775 afiliazio gehiago, 286.319 pertsonatan kokatu arte, apirileko serie historiko osoko kopururik handiena. Urtebetean, afiliazio kopurua % 3,26 hazi da, hau da, 9.034 afiliazio berri daude.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)