2019ko maiatzaren 3a

Gobernuak Nafarroako bost barrutiko errepideen kontserbazio lanak lizitatu ditu, 78 milioi euroren truke

Iruñeko, Agoitzeko, Estella-Lizarrako, Tafallako eta Tuterako kontserbazio zentroak dira, eta kontratuek 4 urteko indarraldia izango dute

Nafarroako kontratazioaren atariak, Nafarroako Gobernuak Pamplona / Iruñean (14.325.206,60 € BEZik gabe), Aoiz / Agoitzen (19.929.752,07 € BEZik gabe), Estella-Lizarran (13.704.132,23 € BEZik gabe), Tafallan (14.574.380,17 € BEZik gabe) eta Tuteran (16.069.421,49 € BEZik gabe) kudeatzen dituen Kontserbazio Zentroen mantentze-lanetarako kontratuen lizitazio iragarkiak argitaratu ditu astearte honetatik aurrera. Zenbateko osoa 78.602.892,56 eurokoa da (95.109.500 € BEZaren %21a kontuan izanik). Kontratuek 2019-2023 epealdirako zerbitzua esleitzen dute.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.