Descárgate la app
Hezkuntzak Kirol Ikasketak egiteko frogen deialdia argitaratu dus
2019ko maiatzaren 2a
Hezkuntzak Kirol Ikasketak egiteko frogen deialdia argitaratu du
Hezkuntza departamentuak gaur NAOn argitaratu du kirol-ikasketak egiteko izen emate epeak, frogen datak eta onartua izateko prozeduraren berri. Heldu den astelehenean, maiatzaren 6tik hurrengo 17ra bitartean inskripzioak egin ahal dituzte ikasleek. Zikloetan sartzeko froga zehatzak ordea, ekainaren 12tik 14ra izanen dira.
Deialdian honako ikasketetara sartu ahal izateko frogak jaso dira: Mendi-kiroletako eta Eskaladako erdi mailan, lehen ikasmaila; Mendi Ertaineko bigarren ikasmaila; Eskaladako bigarren ikasmaila eta Futboleko kirol teknikaria, lehen ikasmaila. Izen emateak modu telematikoan egin daitezke izapide fitxa betez edo Altsasuko Sakana LHra bertaratuz.
Mendi-kiroletako eta Eskaladako frogak ekainaren 12 eta 13an izanen dira; eskaladako kirol teknikari frogak ekainaren 12tik 14ra eta irailaren 18an burutuko dira futboleko kirol teknikari ikasketetako frogak.
2019-20 ikasturterako kirol ikasketetan 88 plaza eskainiko dira: 32 Kirol-ikasketetako eta Eskaladako lehen mailan; 24 Mendi Ertaineko ikasketetan; 8 Eskaladako bigarren mailan, eta 24 Irunberriko LH ikastetxean Iraupen Eskiko bigarren ikasmailarako. Azken horiek burutzeko ez da beharrezkoa izango aurretiazko froga egitea.
Onartutako pertsonen behin-behineko zerrenda ekainaren 25ean izanen da, eta ekainaren 26tik 28ra bitartean zabalduko da erreklamazioak aurkezteko epea.
Gaurtik, Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu eskola
Gainera, Hezkuntzak arte plastiko eta diseinuko ikasketa profesionalen erdi eta goi mailako formazio zikloetako sarrera frogak deitu ditu. Froga horiek burutzeko izen emateak maiatzaren 6tik 17ra bitartean eginen dira, gaurtik Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola izendapena hartu duen ikastetxean; izen aldaketa Barne Diseinuko goi mailako ikasketa artistikoak gehitu ondoren ezarri da. Corellako Arte eta Goi Mailako Disenu Eskolan ere maiatzaren 6tik 17ra bitartean izango da izen emate epea. Bi kasuetan, sarrera probak, maiatzaren 27an izanen dira erdi mailako ikasketetarako eta maiatzaren 28an goi mailako ikasketetarako.
Desde hoy, Escuela de Arte y Superior de Diseño de Pamplona
Además, Educación ha convocado la prueba de aptitud artística necesaria para los ciclos formativos de grado medio y superior de enseñanzas profesionales de artes plásticas y diseño. Las solicitudes de inscripción en estas pruebas también deberán realizarse entre el 6 y 17 de mayo en la escuela, que a partir de hoy pasa a llamarse de manera oficial “Escuela de Arte y Superior de Diseño de Pamplona/Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola”, tras la implantación en el centro de las enseñanzas artísticas superiores de Diseño de Interiores. Las pruebas serán también entre el 6 y 17 de mayo para quien desee cursar estudios artísticos en la Escuela de Arte y Superior de Diseño de Corella. Las pruebas, en ambos casos, tendrán lugar el 27 de mayo en el caso de grado medio, y el día 28 para grado superior.