Descárgate la app
2019ko ‘Esku-hartze artistikoa ospilaleetan’ lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da
2019ko maiatzaren 2a
2019ko ‘Esku-hartze artistikoa ospilaleetan’ lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da
2019ko ‘Esku-hartze artistikoa ospitaleetan’ lehiaketa antolatu dute Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak eta Osasun Departamentuak. Lanak aurkezteko epea zabalik da ekainaren 6a bitartean. Guztira 6.450 euroko aurrekontua du eta osasun etxe publikoetan Nafarroako edo Foru Erkidegoan bizi diren 18 eta 30 urte bitarteko gazteen parte hartzea sustatu nahi da.
Lehiaketaren oinarrien arabera, ekimenaren helburua da partekatzen duten pertsona guztiak humanizatzeko espazioa sortzea; hau da, profesionalak, gaixoak eta senitartekoak. Beraz, proposamenen edukiak ospitaleetan emozioak kudeatzen laguntzera bideratu behar dira, azken horien kudeaketa erraztuaz, gatazketan bitartekari-lanak egitea eta ospitalean gertatzen diren zama emozionaleko egoeretan lasaitasuna azaltzea: gaixotasunak, heriotzak, istripuak, jaiotzak, e.a.
Proiektu irabazleak 3.500 euro jasoko ditu 2019ko "Arte Gaztea Ospitaletan" proiektua gauzatzeko. Horietatik 1.500 euro artistarentzat edo artistentzat izango dira lan artistikoa egiteagatik (artista bat edo gehiago izan diren kontuan izan gabe), eta gehienez 2.000 euro hori egiteko beharrezko material eta joan-etorrien gastuetarako.
Irabazlea epaimahaiaren gehiengoarekin hautatuko da; epaimahaia Gazteriako, Gaixoak Artatzeko Zerbitzuko eta Uharte Arte Garaikidearen Zentroko ordezkariek osatuko dute. Modu horretan, esku-hartze artistikoa egingo da ospitalean horretarako jarritako espazioan.
Edizio honetan, Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) H Pabiloiko behe solairuko pasilloa hautatu da.
Egonaldia Uharte Zentroan
Hautatutako artistak egonaldia-tutorizazioa egingo du Uharte Arte Garaikidearen Zentroan, abuztuaren 1etik irailaren 15era bitartean, eta, tarte horretan proiektua garatuko da. NKGIk eta Osasun Departamentuak horren segimendua egingo dute, oinarrietan ezarritakora egokitzearren.
Amaitutako proiektua 2019ko irailak 19 eta 20 artean aurkeztea aurreikusten da, egun horietan aurkeztuko baita jendaurrean ospitalean horretarako jarritako gunean.
Proposamenak, instantziarekin batera, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko Erregistroan aurkeztu beharko dira (Navarra Arena, Kirolaren Etxea, 1. Solairua, Aizagerria plaza, 1 - Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren Erregistroko edozein bulegotan. Lehiaketari buruzko informazio guztia honako hauetan kontsulta daiteke: horren web gunean; Gazteriaren Zuzendariordetzan, Yanguas y Miranda kalea, 27, Iruña; 848 42 39 00 telefonora deituta; edo encuentros@navarra.es helbidera mezua bidalita.
(re)nacer, 2018ko proiektu irabazlea
Aurreko edizioan, (re)nacer proiektua izan zen garaile; hau da, Aloha Lorenzok eta Eli Esandiak egindakoa. Proposamen horretan, esentziaren eta ingurunearen arteko hurbiltasuna aipatzen zen, pertsona bakoitzaren barneko eta kanpoko bidaiaren topagunea. Sortzea eta birsortzea bizitzaren kontzeptu bezala hartuta; barrura begiratzea, ikuspegia kanpotik sentituaz.
Premisa eta helburu horiek kontuan hartuta, artistek obra sortu zuten “barruko espazioa” irudikatzen eta jasotzen zuen ‘Domo’ bat sortu eta ekoiztuta, baina ospitale-zentro horretara sartzeko eta hortik irteteko espazioan igarotzen zirenei bizitzarako, mundurako hedapena emateko ikuspegiarekin.
Ospitaleko sarreran finkatutako figura geometrikoak ibilbidean zehar hedaturiko marrazki eta osagai artistikoak biltzen zituen, unibertsoa, natura, gizakiaren existentzia eta kontzientzia uztartzeko asmoz, eta horren emaitzak giza-taldea osatzearen sentimendua iradokitzen zuen.