2019ko maiatzaren 2a

“Aukeratu ongi zure helmuga”, gidatzean alkoholaren eta drogen kontsumoaren aurkako sentsibilizazio-ekimena da

Iruñean eta Tuteran jarriko den edukiontzi batean zentzumen-esperientzia baten bidez kontzientziatzen saiatuko da
Ezkerretik eskuinera, Segurtasun Politiken Garapenen Zerbitzuko zuzendari 
Toño García,  Beaumont kontseilaria eta Trafiko eta Bide Segurtasun ataleko 
buru Eugenio Vila.
Ezkerretik eskuinera, Segurtasun Politiken Garapenen Zerbitzuko zuzendari Toño García,  Beaumont kontseilaria eta Trafiko eta Bide Segurtasun ataleko buru Eugenio Vila.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Bide Segurtasuneko Nafarroako Estrategiaren bidez, gaur goizean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Iruñeko Campusean, “Aukeratu ongi zure helmuga” goiburupean, gidatzean alkohola zein drogen kontsumoaren aurka kontzientziatzeko zenbait jarduera hasi ditu eta bereziki, gaztei zuzenduta daude.

Ekintzak bi faseetan garatuko dira. Lehenengoan, edukiontzi bat jarriko da eta istripu errealetan oinarritutako zentzumen-esperientzia bizitzera gonbidatuko zaie bertaratzen diren guztiei. Bigarren fasea, aldiz, datorren ekainean hasiko da eta herritarrei, egun hauetan historiak entzutean parte hartzaileek bizitako esperientzia eta erreakzioen berri emango zaie, eta desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarriak izanen dira.

Edukiontzi hori Iruña eta Tuterako zenbait tokitan jarrita egonen da, Nafarroako Gobernuaren atarian jasotzen den bezala, ondorengo azpidomeinuenpean: eligebientudestino.navarra.es (gazteleraz) eta aukeratuongihelmuga.nafarroa.eus (euskaraz).

Presidentzia, Funtzio Publikoko, Barne eta Justiziako kontseilari Maria José Beaumontek, NUPen jarritako edukiontzia bisitatu du, esperientzia hiritar giza bizitzeko. Kontainerra gaur eta bihar Arrosadiako NUPeko campusean egonen da eta bihar arratsaldean, Arena pabiloiera eramanen dute, bertan Operación Triunfo saioaren biraren kontzertu bat eginen baita.

Larunbata eta igandean Iruñeko erdialdean, Carlos IIIa Etorbidean, Entzierro monumentuaren ondoan, zehazki. Astelehena 6, NUPeko Tuterako Campusera eramanen dute, astearteko goiza arte eta arratsaldean, Erriberako hiribuko Queiles Pasealekuan kokatuko dute.

Heriotzen eragina

Bide Segurtasunerako Europako Behatokiaren datuen arabera, Europan errepidean gertatzen diren heriotza guztien %25a inguru alkoholaren kontsumoarekin lotuta daude. Gidariaren odolean alkohol kontzentrazioak gora egin ahala, istripuen intzidentzia-tasa ere handitu egiten da.

Gidari eroale batek 0,8 g/l-ko alkoholemia tasa duen istripuen intzidentzia tasa edan ez duen gidariarena baino 2,7 aldiz handiagoa da. Alkoholemia tasa 1,5 g/l-ra igotzen denean, istripu probabilitatea, alkoholik kontsumitu ez duen gidari batena baino 22 aldiz handiagoa dela uste da.

Bestetik, Toxikologiako Institutu Nazionalaren azken memorian (2017) aipatzen da, trafiko istripuetan eta autopsia egin zitzaien hildako 651 gidaritatik %42,1ek alkohola, drogak edo psikofarmakoak kontsumitu zituzten. Nafarroan, kopuru hori % 44 handitu zen, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuaren datuen arabera.

Foruzaingoak 2018an 4.057 drogen probak egin zituzten, 2017an baino %49 gehiago. Horren ondorioz, listu testek detektatzen dituzten bost droga-motetako batean positibo emateagatik 1.259 auto-gidari (%31,8a) salatu zituzten. Halaber, %57,9en listuetan cannabinoideak, %43an anfetaminak zein metanfetaminak, %25,6an kokaina eta %3,1ean opiazeoak aurkitu ziren.