Descárgate la app
Nafarroako ospitaleen mikrobiologia laborategietarako horniketak kontratatzeko, urtean 2,1 milioi baimendu dira
2019ko apirilaren 30a
Nafarroako ospitaleen mikrobiologia laborategietarako horniketak kontratatzeko, urtean 2,1 milioi baimendu dira
Baliabide horiek, Nafarroako Ospitale Gunean, Tuterako Reina Sofian eta Lizarrako García Orcoyen Ospitalean proba diagnostikoetan erabiliko diren materialak, ekipamendua eta erreaktiboak dira
Nafarroako Gobernuak gaur goizeko bilkuran akordio bat onetsi du zeinaren bidez, Osasunbideko zuzendari kudeatzaileari baimena emanen zaio, Nafarroako Ospitale Guneko, Tuterako Reina Sofia Ospitaleko zein Lizarrako García Orcoyen Ospitaleko mikrobiologia laborategietarako horniketak kontratatzeko.
Kontratu horren kantitatea, urtean 2,1 milioikoa da, BEZ-a barne. Irailaren 1ean hasi eta 2020ko abenduaren 31n bukatuko dela aurreikusi da, eta 8,36 milioiekin lau urte gehiago luzatu ahalko da.
Kontratu honetan sartuta dauden horniketak, beharrezko ekipamendu, baliabide eta erreaktiboak dira, lehen aipatutako ospitaleetan dauden laborategietako behar diagnostikoak bete ditzaten.