2019ko apirilaren 30a

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Plangintza Erregistroa eta hirigintza eta lurralde plangintzako instrumentuen aurkezpena arautuko ditu

Horretarako, kontuan hartuko du Lurralde eta Hirigintza Antolamenduaren Foru Legearen testu bategina garatuko duen foru-dekretuaren proiektua

Gobernuak gaurko bileran akordioa onartu du, eta akordio horretan foru-dekretuaren proiektua hartzen da kontuan, Nafarroako Plangintza Erregistroa eta Foru Komunitateko hirigintza eta lurralde plangintzako instrumentuen aurkezpen-formatua arautuko dituena, hain zuzen ere.

Testua Nafarroako Kontseilura eramango da, ondoren irizpena eman dezan.

Arau-xedapen horren helburua da uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuko 70. artikuluan ezarritakoa garatzea; dekretu horren bitartez, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren Lurralde eta Hirigintza Antolamenduko Foru Legearen testu bategina onartzen da. Horretarako, ondorengo alderdiak arautuko dira: eduki dokumentala eta lurralde-antolamendu eta udal hirigintza-plangintzako instrumentuak Departamentuaren aurrean aurkezteko formatua, horiek izapidetu eta ondoren Nafarroako Plangintza Erregistroan sartzeko; inskripzioa egiteko prozedura nahiz publizitatea eta instrumentu horietara sartzeko aukera.

Halaber, foru-dekretuaren proiektu horren asmoa da lurralde-antolamenduko eta hirigintza-planetako instrumentuak Nafarroako Hirigintzako Informazio Sisteman sartzeko modua automatikoagoa eta eskuragarriagoa izatea profesional eta herritarrentzat.

Foru-dekretu proiektua kontsultatzeko aukera egon zen testua idatzi aurretik Gobernu Irekiaren atarian.