Descárgate la app
Hezkuntzak, Irakasle Laguntza Zentroetako aholkularitzako 9 eta zuzendaritzako lanpostu bat betetzeko meritu lehiaketa deitu du Educación convoca el concurso de méritos para 9 puestos de asesoría y 1 de dirección de los CAP
2019ko apirilaren 30a
Hezkuntzak, Irakasle Laguntza Zentroetako aholkularitzako 9 eta zuzendaritzako lanpostu bat betetzeko meritu lehiaketa deitu du
Gaurko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenaren arabera, Hezkuntzak jakitera eman du, zerbitzu-eginkizunen erregimenean, 10 plazen deialdia (6 gazteleraz eta 4 euskaraz). Ebaluazio, Kalitate, Prestakuntza, Berdintasuna eta Bizikidetza Zerbitzuko Prestakuntza atalari atxikita dauden Irakasle Laguntza Zentroetako aholkularitza eta zuzendaritzei zuzenduta daude, departamentuarekin hartutako konpromisoa betetzen. Modu horretan, lehen aldiz, meritu lehiaketaren deialdi publikoen bidez, sartu diren langileek Irakasle Laguntza Zentroetako aholkularitza eta zuzendaritzako plaza guztiak beteko dituzte.
Irakasleen laguntza zentroak Hezkuntza Departamentuaren lehentasunezko erakundeak dira Unibertsitatearen aurreko mailetan lan egiten duten irakasleen prestakuntza kudeatzeko. Funtzioen artean, honako hauek: irakasleen hezkuntzako prestakuntza eta berrikuntza prozesuetan parte hartzea bultzatzea, prestakuntza-premiak aztertzea, esperientzia pedagogikoak eta didaktikoak hedatzea eta trukatzea edo irakaskuntza laguntzeko balio duten baliabide didaktikoak eta dokumentalak kudeatzea eta egitea. Hala, hezbkuntzako beharretara hurbiltzeko helburuarekin, Nafarroak bost ILZ daude, zeintzuk euren eremuko ikastetxeei laguntza eskaintzen dieten: Tuterala ILZ, Estella, Tafalla, Iruña eta Lekaroz, bertan Formazioaren Urteko Plana garatzen da eta ikastetxe bakoitzari eman beharreko aholkularitza zehazten da.
Era berean, Formazio Atalak sei lerro estrategiko zehaztu ditu irakasleek beraien lana gauzatzeko beharrezkoak dituzten eskumenak eskuratu ditzaten, gainera irakasleen zortzi eskumen zehaztu dira.
Deialdiko 10 plazak modu honetara banatuko dira:
| PLAZA ZENBAKIA | EREMUA | LANPOSTUA | PLAZAK | HIZKUNTZA |
| 0039104 | Lizarrako Irakasleentzako Laguntza Zentroa | ILZ Aholkularia | 1 | Euskara |
| 0039105 | Iruñeko Iraskaleentzako Laguntza Zentroa | ILZ Aholkularia | 1 | Euskara |
| 0039101 | Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroa | ILZ Aholkularia | 1 | Gaztelania |
| 0039100 | Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroa | ILZ Aholkularia | 1 | Gaztelania |
| 0033512 | Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroa | ILZ Aholkularia | 1 | Gaztelania |
| 0031836 | Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroa | ILZ Aholkularia | 1 | Euskara |
| 0030593 | Iruñeko Irakasleentzako Laguntza Zentroa | ILZ Aholkularia | 1 | Euskara |
| 0039103 | Tafallako Irakasleentzako Laguntza Zentroa | ILZ Aholkularia | 1 | Gaztelania |
| 0039102 | Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroa | ILZ Aholkularia | 1 | Gaztelania |
| 0031623 | Tuterako Irakasleentzako Laguntza Zentroa | ILZ Zuzendaria | 1 | Gaztelania |
Gainera, gaur argitaratutako deialdian beharrezkoa den perfileko ezaugarri zehatzak eta orokorrak azaltzen dira, aurkeztu beharreko dokumentazioa, plazak lortu nahi dituztenak onartzeko prozesua zein aukeraketa sistema eta merezimenduen baremazioa.
Eskaerak aurkezteko epea baliozko hamar egunekoa izango da NAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera: maiatzaren 2tik 8ra, biak barne. Interesa duten pertsonek Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea z/g, Iruña 31001) aurkeztuko dira.
Maisu-maistren Oposaketako epai-mahaiak osatu dira
Bestalde, gaur argitratutako ebazpenaren bitartez, Hezkuntzak 2019ko Maisu-maistren Oposaketako Epai-mahaiak osatuko dituzten kideen izendapena egin du. Izendatutako pertsonek, epai-mahaietatik kanpo geratzeko edozein arrazoi aurkeztu nahi badute Koordinazio Epai-mahaiari eskaera orokorra bidali beharko diote balizko bost egunetan, bihartik hasita. Espezialitateka honela izendatu dira: Haur Hezkuntzan 15 epai-mahai gaztelaniaz eta 9 euskaraz; Lehen Hezkuntzan 23 gaztelaniaz eta 12 euskaraz: Atzerriko Hizkuntza (ingelera) 5 gaztelaniaz eta 2 euskaraz; Hezkuntza Fisikoa 4 gaztelaniaz eta 2 euskaraz; Musika 2 gaztelaniaz eta 1 euskaraz; Pedagogia Terapeutikoa 6 gaztelaniaz eta 2 euskaraz; Entzumen eta Lengoaia 2 gaztelaniaz eta 1 euskaraz, eta euskararako bi epai-mahai. Guztira 88.
Ohikoa denez oposaketarekin lotutako informazio guztia deialdiaren webgunean kontsulta daiteke.