Nafarroako Gobernuak errekurtsoa jarriko du BAMEentzat "motibazio-eza" dela-eta gutxieneko zerbitzuak ezartzea baliogabetzen duen epaiaren aurka

Greba-egun batean ezarritako gutxieneko zerbitzuak Familiako 62 BAMEko 13 (%21) eta Ospitaleko Espezialitateetako 241 Egoiliarretatik 37 (%15,4) hartzen ditu.
2019ko apirilaren 29a

Nafarroako Gobernuak Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak emandako epaiaren aurka errekurtsoa jarriko du, bertan zalantzan jartzen baita Barneko Mediku Egoiliarrentzako gutxieneko zerbitzuak ezartzea greba-egunetan zehar, "motibazio-eza" dela-eta, Osasun Departamentuaren argudiotan agertzen denaren arabera. Departamentuak gutxieneko zerbitzu horiek jarri ditu soilik larrialdiko arreta-zerbitzuetan, gaixoak artatzeko medikurik gabe ezin delako geratu, haien bizitza arriskuan jarri gabe.

 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).