2019ko apirilaren 29a

Ingurumen zuzendaritzak, mendi-larren kudeaketa jasangarrirako 181.000 euroko diru-laguntzak bideratu ditu

Natura 2000 Sarean barne herri-larreen jabe diren tokiko entitatei zuzenduta daude

Foru Gobernuak, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuaren bitartez, 181.000 euro jarri ditu Natura 2000 sarean sartutako mendi-larreen kudeaketa iraunkorreko laguntzetarako. Laguntzak Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programan (LGP) kokatzen dira. Diru-laguntzak tokiko erakundeentzat dira, sarearen barneko herri-larreen jabe direnentzat.

Horrela agertzen da Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari orokorrak, Eva Garcia Balaguerrek emandako ebazpenean; ebazpena pasa den ostiralean, apirilaren 26an, argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO). Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 26an amaitzen da.

Laguntza horien helburua da Natura 2000 sareko kontserbazio bereziko zonetako (KBZ) kudeaketa-planetan sartutako larreen habitatekin loturiko neurriak aplikatzea bultzatzea, larre interesgarrien tokiko titularrak diren toki-erakundeei ekonomikoki lagunduaz. Era horretan, larreen kudeaketa habitat horien kontserbazio eta hobekuntzara egokitu nahi da, larreak antolatzeko dagozkien proiektuaz aplikatuaz.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen artean honako hauek sartzen dira: abereak maneiatzea bermatzeko beharrezko langileak, ganadua maneiatzeko ekipamendua, uraren puntuak egokitzea, hesi elektrikoak, manga eramangarriak eta gatz-puntuak nahiz itxituren mantentze-lanak. Halaber, gastutzat hartuko dira larreen erabilera iraunkorrerako proposamena egitea, larreetako habitaten bilakaeraren emaitzen azken txostena eta lurzoruak aztertzeko kostuak.

Eskaera bakoitzeko urtean onar daitekeen aurrekontua gehienez 20 eurokoa izango da larreko hektarea bakoitzeko, lehen 1.000 ha-ren kasuan, eta 10 eurokoa kopuru hori gainditzen duen larre-hektarea bakoitzeko.