160.000 euroko diru-laguntzak deitu dira Babes Zibileko boluntariotzarako

Bi deialdi dira eta babes zibil arloan lanean ari diren boluntarioen erakundeei zein babes zibileko boluntarioen tokiko taldei zuzenduta daude
2019ko apirilaren 29a

Beaumont kontseilaria eta Tuterako, Cintruenigoko zein Milagroko alkateak 
2017ko maiatzean egin ziren lankidetza hitzarmenen sinaduran.
camera_alt

Beaumont kontseilaria eta Tuterako, Cintruenigoko zein Milagroko alkateak 2017ko maiatzean egin ziren lankidetza hitzarmenen sinaduran.

  Deskargatu irudia
collections Irudi galeria

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak, diru-laguntzen bi deialdi argitaratu ditu Nafarroako Aldizkari Ofizialean. 90.000 eta 70.000 euroko laguntza horiek zuzenduta daude, Babes Zibileko boluntarioen udal-erakunderen bat duten Nafarroako udalei, Gobernuarekin lankidetza hitzarmena sinatu duten Babes Zibileko boluntarioen tokiko erakundeei zein arlo horretan lan egiten ari direnei.

Barneko zuzendari nagusiak emandako 43/2019 Ebazpenaren bidez onartu zen lehen deialdia, eta babes zibileko boluntarioen tokiko erakundeen funtzionamendua finantzatzeko da. Udalen mendeko elkarteak edo haiekin lan egiten duten elkarte independenteak izan daitezke, erakunde horien eta Nafarroako Gobernuaren artean sinatutako hitzarmen ezberdinetan, babes zibilari dagokionean, adostutakoari jarraiki.

Gaur egun, Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmenak sinatuta ditu Cintruénigo, Milagro eta Tuterako Udalekin, babes zibilaren arloan, herri horietako boluntarioen udal-elkarteentzat, eta beste lankidetza-hitzarmen bat du Sartagudako babes zibileko boluntarioen tokiko elkartearekin.

Deialdiaren xedea da funtzionamenduko gastu arruntak eta beharrezko inbertsioak finantzatzea. Gastu arruntetan ohiko gastuak sartzen dira: pertsonen eta ibilgailuen aseguruak; ibilgailuen eta esku hartzeko beste ekipoen gaineko gastuak; praktika, maniobra eta esku hartzeko gastuak; gastu ez espezifikoak (telefonia, Internet, elektrizitatea, gasa, bulegoko materiala, e.a.); ibilgailu bereziak gidatzeko baimen espezifikoak lortzea; prestakuntza; langileen ekipamendua; edo ibilgailuen eta esku hartzeko ekipoen alokairua. Inbertsioen gastuetan sartzen dira eraikinetako obrak edo ibilgailuak, motorrak eta inbentaria daitezkeen bestelako ekipoak erostea, larrialdietan esku hartzeko.

Bigarren deialdia Barneko zuzendari nagusiaren 44/2019 Ebazpenaren bidez onartu zen, eta babes zibilaren arloan prestakuntza eta jarduera espezifikoa duten boluntarioen erakundeen funtzionamendurako laguntza ekonomikoak arautzeko da, atxikitze-hitzarmen ezberdinetan ezarritakoaren arabera; erakunde horiek Nafarroako Babes Zibilaren Sisteman sartuta egon behar dute.

Erakunde horien jarduera-eremuak honako hauek dira: pertsonak bilatzeko eta erreskatatzeko jarduerak, batzuetan entrenatutako txakurrekin batera, edo sarrera zaileko giroetan eta kobazuloak edo amildegiak bezalako ingurune konplexuetan, mendiko istripuen prebentzioa edo biktimen arreta psikologikoa.

Diru-laguntzen bi deialdi horien eskaerak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkez daitezke datorren maiatzaren 24ra bitarte.