2019ko apirilaren 26a

Ángel Panizo, Nafarroako Ospitale Guneko patologoak, Twitterren bidez egindako hedatze lanarengatik mundu mailan saritua izan da

Washingtonen egindako Patologoen Amerika eta Kanadako Kongresuan (USCAP), amerikarra ez den saridun bakarraren dibulgazio lana aintzatetsi da
Ezkerretik laugarrena, Ángel Panizo, gainontzeko saridunekin.
Ezkerretik laugarrena, Ángel Panizo, gainontzeko saridunekin.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Ospitale Guneko Anatomia Patologikoaren medikua den Ángel Panizo, patologia kirurgiko eta kliniko esparruan, hezkuntza- txioi dagokienez, munduko lau dibulgatzaile hoberenetariko bat bezala hautatua izan zen. Golardoak, martxoan Washingtonen egindako Patologoen Amerika eta Kanadako Kongresuan (USCAP) eman ziren.

Saridunak bi barneko mediku eta bi patologo dira, eta hezkuntza-patologiarren sarien epaimahaiak hautatu zituen, 2018.urtean #PathTweetAward etiketarekin Twitter sare sozialean ereduzko kasuak aurkeztu zituzten espezialitateko profesionalen artean. Ángel Panizo amerikarra ez den patologo bakarra sariduna izan da Twitterren erakutsitako bere lanagatik.

Panizok Twitterren garrantzi handia nabarmendu du, profesionalen arteko lankidetzarako, patologoek, mikroskopioaren bidez, irudi histologikoak (biopsiak) aztertzen baitituzte, infekzio eta hanturazko gaixotasun zein minbizia diagnostikatzeko asmoz, irudiak eta ezagutza elkarbana daitezkeelako. Halaber, sarea garrantzi handikoa da, aditu zein patologo gazteen prestakuntzarako eta kasu konplexuak ebazteko, kalitatezko irudiak erraz eta azkar transmititzen baitira.