Larunbat honetan, 27an, amaituko da Nafarroako hauteskundeetan atzerritik botoa ematea eskatzeko epea

Horrez gain, datorren astelehenean, hilaren 29an, amaituko da itsuentzat edo ikusmen-desgaitasuna dutenentzat boto irisgarria eskatzeko epea.
2019ko apirilaren 25a
camera_alt Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Hauteskunde Batzordeak aldi baterako edo etengabe atzerrian bizi diren herritar nafarrei gogoratu nahi die larunbat honetan, apirilaren 27an, amaitzen dela datorren maiatzaren 26an izango diren foru-hauteskundeetarako posta bidezko botoa eskatu ahal izateko epea. Epe hori aplikatuko da, halaber, Barne Ministerioak antolatutako eta egun berean egingo diren Europako eta udal hauteskundeetan parte hartzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)