Ingurumen zuzendaritzak, Nafarroan erauzketa jardueren paisai-integraziorako irizpide gida editatu du

Ingurumen zuzendaritzak, Nafarroan erauzketa jardueren paisai-integraziorako irizpide gida editatu du

Bere helburua, liburu hori meatzaritza proiektuen bizitza zikloaren epealdi guztietan erraminta gisa erabiltzea da

2019/04/25

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak Nafarroan erauzketa jardueren paisai-integraziorako irizpide gida editatu du. Liburu hau, tekniko eta dibulgaziozko bilduma baten hasiera izanen da, zein beste antzeko liburuekin jarraipena izanen duen. Bilduma hauek, paisai zein lurraldeak eraldatzeko gaitasuna duten jarduera eta proiektuen garapena eta planifikazioa bideratzen lagunduko dute. Halaber, lan hau nahitaezkoa da, eskala zabalagoko lanetan zehaztutako helburuak eta irizpideak bete daitezen.

Lehenengo gida hau, erauzketa-eremuek meatzaritza proiektuen bizitza-zikloko etapa guztietan paisaiaren gainean eragin dezaketen narriadura saihesteko tresnatzat erabiltzen ahal da: kokapen egokiaren bilaketatik ustiategiaren itxieraraino, meategien diseinua, instalazio eta azpiegituren eraikuntza eta ustiapena bera barne hartuz.

136 orrialdetan, gidak hausnarketa egiteko gakoak, jarraibideak eta gomendioak bildu ditu paisaiaren kalitateari dagozkion helburu argiak, arrazoituak eta proiektu eta ingurune bakoitzari egokitutakoak lortzeko. Halaber, ekintzarako printzipio orokorrak zehaztu ditu, paisaia integratzeko irizpide eta neurrien katalogo baten bitartez, proiektuak garatzerakoan zein kasu bakoitzari dagozkion soluziorik egokienak bideratzerakoan kontuan har daitezen.

Carmen Mataix González eta Nacho Díez Torrijosen gida 12 eurotan erosten ahal da Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean.

Paisaia, plangintzarako giltzarrizko tresna

Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusi Eva García Balaguerrek aurkezpenean azaldu duenez, “paisaia giltzarrizko tresna da lurralde eta hirigintza plangintzarako eta lurralde ebaluazioaren garapenerako. Paisaia ezagutu eta baloratzea da nahitaezkoa da lurraldeari buruzko ikuspegi orokorra lortzeko, esparru geografikoaren zatikako azterketak saihetsiz”.

Zuzendari nagusiak gogoratu duenez, Florentzian 2000an onartu eta 2008az geroztik Espainian indarrean dagoen Paisaiari buruzko Europako Hitzarmenean finkatutako kontzeptuaren arabera, paisaiari deritzo “lurraldearen edozein zatiri, biztanleek hautematen duten bezala, natura zein giza faktoreen arteko elkarrekintzaren ondorioz gauzatuta”. Hots, paisaiak lurralde osoa barne hartzen du: natura eremuak, landa eremuak, hiri eremuak eta hiri inguruko eremuak; lehorreko eremuak eta barnealdeko ur eremuak; aparteko paisaiak, egunerokoak eta degradatua daudenak.

Horren harira, García Balaguerrek azpimarratu du “paisaia, lurraldea antolatzeko gakoa ez ezik, nahitaezko osagaia eta zeharkako ardatza dela politika sektorialen nahiz ingurunearen gaineko eragina duten jardueren garapenerako. Hortaz, paisaia lurralde egitura eta antolaketaren isla da eta garrantzi handia du kultura, ekologia, ingurumen, gizarte nahiz ekonomiaren ikuspegitik”.

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012 eta 012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere