2019ko apirilaren 25a

Ikastetxeetan kirolean hasteko jarduerak eskaintzen dituzten enpresentzako dirulaguntza deialdia zabalik

15.000 euro bideratuko dira eta eskaerak maiatzaren 10a bitartean eska daitezke

Zabalik dago ikastetxeei zuzenduta heziketa eta kiroleko programak gauzatzeko laguntzen deialdia. 15.000 euro bideratuko dira eta entitate edo enpresek maiatzaren 10a bitartean egin dezakete eskaera.

Kirol zerbitzuak eta irabazi asmorik gabeko kirol elkarteei daude zuzenduak. Hala jaso da Ana Herrera Kultura, Kirola eta Gazteria kontseilariak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako foru aginduan.

Programa horiek helburu dute neska-mutilek trebetasun motorrak garatzea kirolean hasiz, gisa horretan norberaren segurtasunetik ekintzen kudeaketa autonomoa errazteko, eta, horrela, norberaren gaitasuna hobetzeko etorkizunean egin nahi dituzten kirol jarduera fisikoen ikasketetan proposatzen zaien edozein eginkizun motor betetzeko orduan. Heziketako eta kiroleko programa horren babesean egiten diren jarduerak kasuan kasuko kirol modalitatean hastetik bideratu behar dira, norgehiagoka aurreikusi gabe.

Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan inskribatutako irabazi-asmorik gabeko kirol entitateek eta egun kirol zerbitzuak egiten dituzten eta Nafarroako Foru Komunitateko erregistro ofizialetako batean inskribaturik dauden enpresek heltzen ahal diete deialdi honen xedeko dirulaguntzei.

Honako gastuetarako bakarrik emanen da dirulaguntza: kirolean hasteko jarduera fisikoen kostua, jardueretako monitoreen gastuak, materialaren alokairua eta istripu-asegurua parte-hartzaileentzat (ikasleak eta irakasleak).

Eskaerak, derrigorrean, Nafarroako Gobernuak Interneten duen tramite katalogoko fitxa betez aurkeztuko dira, ostiral honetatik hasi eta datorren maiatzaren 10era arte, biak barne.