Errenta Bermatua jasotzen duten pertsona zein nekazaritza sektoreko langileak kontratatzeko laguntzen deialdia zabalik

Nafarroako Lan Zerbitzuak-Nafar Lansarek 1,3 milioi euro bideratuko ditu lan horiek laguntzeko
2019ko apirilaren 25a

Nafarroako Gobernuak 1.320.000 euro bideratuko ditu errenta bermatua jasotzen duten langileak kontratatzeko eta nekazaritza sektoreko langileentzako. Laguntzak jada eskatu daitezke, Nafarroako Lan Zerbitzuak-Nafar Lansarek aste honetan argitaratu baitutu gastu ordenak  Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO). 

Zehatz mehatz, errenta bermatua jasotzen duten pertsonak kontratatzeko dirulaguntzetara 1,2 milioi bideratuko dira eta enpresa, langile autonomoek zein irabazi asmorik gabeko erakundeek eskatu ahal izango dituzte. 

Laguntzak kontratuaren iraupenaren araberakoak izanen dira. Hala, 3 eta 5 hilabete arteko lanetan gizonentzako 550 euro/hilabeteko eta 600 emakumeak. 6 eta 11 hilabete, 750 euro gizonezkoentzako eta 800 emakumeentzako. Azkenik, 12 hilabete edo gehiagoko kontratuetan, 900 euro gizonezkoentzako eta 1.000 euro emakumeentzako. 

Gainera, 2018ko urtarrilaren 1etik hasita, laguntzak jaso ahal izango dituzte jardunaldi osoko edo zehaztutako lan jardunaldia %50 baino gutxiagokoak ez diren lanaldi partzialak zein hasiera batean diruz lagunduak izan diren kontratuen luzapenak, 12 hilabete baino gutxiagokoak izan direnean. Luzapenaren gutxieneko iraupena 3 hilabetekoa izanen da. 

Hala eta guztiz ere, dirulaguntzaren gehienezko epea 12 hilabete dira. 

Dirulaguntzak eskatzeko epea hilabetekoa izanen da kontratua egin eta hurrengo egunetik hasita, beti ere dagokion gastu baimena argitaratuta badago. Hala ez bada, gastu baimena argitaratzen denetik hilabeteko epea izanen da. 

Nekazaritza sektoreko kontratazioak 

Nekazaritza sektoreari dagokionean, laguntzetara 120.000 euro bideratuko dira eta nekazaritzako erakunde profesionalek eska ditzakete. 

Gehienez ere entitateko 50.000 euroko mugarekin, honako ekintzetara bideratuko dira dirulaguntzak: sektoreko kalitatezko lanarekin lotutako hitzaldi, jardunaldi, mintegi, sentsibilizazio ekintzak, informazio orokorraren zabaltzea, eta 10.000 euro entitateko gehienez bestelako lan ekintzak bultzatzeko.