2019ko apirilaren 24a

Auritzeko suhiltzaileek eguraldi txarrak harrapatu zituen 23 persona Izandorreko aterpetik atera dituzte, Ibañetan

Orreagako ostatura eraman dituzte eta inork ez du laguntza medikorik behar izan
Auritzeko suhiltzaileek ebakuazioan erabilitako ibilgailuak.
Auritzeko suhiltzaileek ebakuazioan erabilitako ibilgailuak.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Auritzeko suhiltzaileek, 23 pertsona Izandorreko aterpetik atera dituzte Ibañetan, Orreaga eta Donibane Garazi arteko Done Jakuerako bidean. Inork ez du laguntza medikorik behar izan.

13:40ak aldera 112 SOS Nafarroa Larrialdiak dei bat jaso du, zeinaren bidez aterpean zegoen pertsona talde batek laguntza eskatu dute,   baldintza meteorologiko txarren ondorioz, hala nola, tenperatura baxuak, elur prezipitazioak, haizekada oso gogorrak eta haize bortitzak. Erromes batzuek esan dute ibiltzeko zailtasunak eta hipotermia sintomak zituztela.

Auritz parkeko suhiltzaileek abisatu eta lur orotako bi ibilgailurekin aterperaino joan dira eta hortik 8 eta 3 pertsona atera dituzte. Ailegatzerakoan hogeita hamar bat pertsona zirela konprobatu, lekuan bildu eta arazorik ez zituztenei esan diete Orreagako ostaturaino oinez joatea.

Ibilgailu bakoitzak bi bidai egin eta 20 erromes eraman dituzte guztira. Halaber, bidean gizon frantses bat, bere 7 urteko alaba eta emakume bat hartu dituzte. Orreagako ostatura eraman dituzte eta inork ez du laguntza medikorik behar izan.