2019ko apirilaren 17a

Uharteko arrantzale batek denboraldiko lehenbiziko 6,46 kiloko izokin emea harrapatu du Bidasoan

Lehenbiziko hori Donostiako “Rekondo” jatetxeari saldu dio 1.800 eurotan
Aitor Aristregui, un pescador de Uharte / Huarte, ha capturado el primer salón de la temporada en el río Bidasoa. Irudi galeria

Gaur goizeko 7.40ean Aitor Aristreguik, 27 urteko uhartearrak, 2019ko denboraldiko lehenbiziko izokina harrapatu du Bidasoan. 6,460 kilo, 83zmko luzera eta 180mmko altuera duen arrain eme hori, koilara teknikari esker, Berako Tuneletako Berrogeitamarreko Putzuan, ibaian gora 200 metrotik harrapatua izan da.

Baldintza onetan dagoen alea da, mikromarka daramana eta Oronoz-Mugairiko arrain-haztegitik egindako birppopulazioan sortutakoa. Ingurumeneko zaindarien arabera, zenbait egun zeramatzan ibaian. Lehenbiziko hori Donostiako “Rekondo” jatetxeari saldu diote 1.800 eurotan.

Denboraldia joan den igandean abiatu zen, eta ondorioz, gaurkoa izokina arrantzatzeko hirugarren eguna zen, izan ere, atzo, asteartez, ez zegoen arrantza egiterik. Nabarmendu behar da, orain arte, errun ondoren udaberriko uholdeekin batera itsasora joan ohi diren bi izokin amuari lotu zaizkiola. Honelako aleen arrantza debekatuta dago, izan ere, errutearen eraginez arras ahuldu eta ez dira baldintza onetan egoten arrantzan harrapatzeko. Amuari lotzea saihetsi behar da, eta halakorik gertatuz gero, uretara itzuli behar dira, ahalik eta kalterik txikienekin.

2016ra arte, lehenbiziko izokinak Los Cincuenta putzuan harrapatu ohi ziren. Endarlatsako presa kendu ondoren, lehenbiziko guztiak goragoko uretan arrantzatu izan dira.

2018an bezalaxe, Bidasoan izokina arrantzatzeko garaia normalean baino lehenago hasi da, joan den igandean, alegia, uztailak 14. Bere horretan mantendu da iaz ezarritako baimen-sistema, izokina arrantzatzeko erabiltzen denaren antzekoa. Hots, Bidasoan zehaztutako tartean izokina arrantzatu ahal izateko, baimenarekin batera, eguneko baimen pertsonala eskatu beharko da. Aurtengo arrantza garaia 66. alea harrapatzen denean bukatuko da, edota uztailaren 31n, ale kopuru hori lortuko ez balitz.

Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuak emandako datuen arabera, 2000. urteaz geroztik, arrantzale bakar batek lortu du lehenbizikoa bi aldiz harrapatzea: Jose Luis Lópezek, 2006an eta 2008an. Alerik gahienak koilatxoaz arrantzatu dituzte, eta bi baizik ez euliz. Mende honetan, alerik handiena 2009an arrantzatu zen, 890 milimetroko luzera eta 6.950 gramoko pisua zuen izokin ederra. Txikiena, aldiz, 2016an harrapatu zen, 654 milimetroko luzerarekin eta 2.250 gramoko pisuarekin. Bi hamarkada hauetako batezbestekoa 783 milimetrokoa da, 5 kilo eskaseko pisuarekin (4.997 g.).

Araudia

Izokina arrantzatzeko, Ingurumen Departamentuak eguneko 100 baimen banatuko ditu gehienez. Baimenak internet-en bitartez eskatu ahalko dira edo Infonavarraren 012 telefonora deituz (948 217 012 zenbakira, Nafarroatik kanpo deituz gero). Baimena egunekoa eta pertsonala izanen da. Ez dago mugarik arrantzaleko eta denboraldiko eskatu ahal den gehieneko baimen-kopuruari dagokionez.

Tramitatzeko, nahitaezkoa da arrantzaleak arrantza-baimena izatea eta Nafarroako Gobernuaren baimenei buruzko datu-basean arrantzalearen datuak zuzenak izatea. Arrantza-baimena eskuratu edo dagozkion datuak egiazta daitezke Zerbitzuen Katalogoaren bitartez.

2018ko denboraldia eta honi atxikitako egunak, eremuak, arteak, ale kopuruak eta aleen neurria arautuko dituen araudia 51/2018 Foru Aginduan zehaztu da, eta horren edukia ezagutzera emateko,arrantza-arauei buruzko foiletoa argitaratu da (gaztelaniaz eta euskaraz). Denboraldi balioduna ere aldatu da, apirileko hirugarren igandean hasiko baita (apirilaren 15ean), eta aldi bateko debekualdia ezarri da maiatzaren 28tik ekainaren 13ra bitartean (biak barne), denboraldiak izokinaren arrantzarako egun baliodunen kopuru berbera izan dezan. Arrantza garaia 66. alea harrapatzen denean bukatuko da, edota uztailaren 31n, ale kopuru hori lortuko ez balitz.

Arrantza asteko egun guztietan egiten ahalko da, jai ez diren astearteetan izan ezik, eta harrapatutako aleek gutxienez 50 zentimetroko luzera izan behar dute. Arrantzatutako izokinak, bizirik daudela, dohaintzan ematen ahalko zaizkio Departamentuari, ugaltzaile gisa erabiltzeko nahiz espezieari buruzko azterlanak egiteko. Horretarako, lehenbailehen harremanetan jarri behar dute Ingurumen Departamentuko Basozaingoarekin, 686 50 28 33 telefonoan.

2019ko kanpainan datei, eremuei, arteei, ale-kopuruari zein aleen tamainari buruz indarrean dagoen araudia otsailaren 26ko 32/2019 Foru Aginduan zehaztuta dago, eta horren edukia arrantzari buruzko arauak ezagutzera emateko liburuxka batean ere jaso da.