Descárgate la app
Gaurko bilkuran onetsitako beste akordio batzuk
2019ko apirilaren 17a
Gaurko bilkuran onetsitako beste akordio batzuk
Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundeari 40.000 euroko diru-laguntza emanen zaio
Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onetsi du, zeinaren bidez, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari baimena ematen zaio, 40.000 euroko zuzeneko diru-laguntza Mendi eta Eskalada Kirolen Napar Federakundera bideratzeko. Helburua da, federazioak, Foru Komunitatearen GR eta GRT deituriko mendiko bidezidorrak mantentzeko programa garatzea urte honetan zehar. Diru-laguntza hoiek, aipatutako bideak osatzen dituzten bidexkak berreskuratzeko, markatzeko, homologatzeko zein hobetzeko ere erabiliko dira.
Izendapen aldaketa Mendigorría ordez, Mendigorria
Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onetsi du, zeinaren bidez, Mendigorría herriaren izendapen ofiziala gaztelaniazko azentu-marka galduko duen.
Lesakarentzako notario baten izendapena
Gobernuak gaurko bilkuran foru dekretu bat onetsi du, zeinaren bidez, Sara Induráin Tornos, Lesaka Herriko notarioa izendatu dute.