2019ko apirilaren 15a

Tutera-Tarazona errepideko zubia trafikora ireki da

Pasaden otsailaren 16an kamioi batek talka egin ostean azpiegitura gaur goizean zabaldu da
Tutera eta Tarazona arteko N-121-C errepideko zubia. 
Tutera eta Tarazona arteko N-121-C errepideko zubia.   Deskargatu irudia Irudi galeria

N-121-C errepidean A-68 autobideako zubia gaur astelehena, apirilak 15, goizeko lehen orduan zabaldu da trafikora, azpiegutura konpondu ostean. Pasaden otsailaren 16an atzerako hondemakina bat zeraman kamioiak zubia jo eta kaltetu zuzen.

Azpiegitura zonaldeko ibilgailuen trafikorako puntu kritikoan da, izan ere A-68 autobidearen gainean dago eta Tuterako Reina Sofía Hospitalaren sarrerari eragiten dio . N-121-C, 95+600 puntu kilometrikotik egunero 27.000 ibilgailu igarotzen dira.

Zubia zabaltzeko aurreikusitako prebisioak bete dira bi hilabetez lanean egon ostean. Nafarroako Gobernuak otsailaren 21ean premiazkotzat jo zituen konpontze lanak Herri Lanetako zuzendari orokorraren Ebazpenaren bitartez, otsailaren 16ko eguerdian, atzerako hondeamakina bat zeraman kamioiak N-121-C zubiaren aurka talka egin ostean eta azpiegituraren habeak larriki kaltetuz. Zubiaren suntsitze eta eraberritze lanak Construcciones y Excavaciones Erri-Berri, S.L enpresari eman zitzaizkion eta 271.650 euroko kostua izan dute.

Taularen suntsitzea eta kalteutako kaltetutako habeak kentzeko lanak otsailaren 19an hasi ziren. Hurrengo egunean, materialen kentze eta hondakinak kentzeko lanak hasi ziren, baita errepide garbitzeko lanak ere A-68 autobidea Logroñorako noranzkoan zabalduz, eta baita, Tutera Reina Sofia Hospitalarekin eta inguruko salmentagune eta industriaguneak lotzen duen oinezkoen bidea irekiz.

Azpiegituraren konpontze lanen epeak habeak eta eusteko elementuen eraikitzen arabera izan dira, izan ere zubi horretarako beharrezkoak diren neurriak erabiliz eta molde zehatzak baliatuz diseinatu eta eraiki dira.

Bestalde, behin habeak eraiki ostean, duten hormigoia mugitu eta instalatu ahal izateko beharrezkoa duten erresistentzia minimoa hartu arte itxaron behar izan zen.

Azken bi asteetan zubiaren lauzak hormigoitu dira eta zubiaren eta petrilaren zolan jarri dira, seinaleak