2019ko apirilaren 15a

Sute batek enpresa bat suntsitu du Corellan

Sute batek, Korellako Ombatillo industrialdean dagoen Eventos Lázaro enpresaren instalazioak suntsitu ditu, enpresak edari alkoholdunak eta material piroteknikoak zituen, eta horrek suteak eragindako kalteak larritu ditu
Suhiltzaileak Corellako Eventos Lázaro enpresan sutea itzaltzen.
Suhiltzaileak Corellako Eventos Lázaro enpresan sutea itzaltzen.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Sute batek Corellako Ombatillo industrialdeko C kaleko 13 A pabiloilan dagoen Eventos Lazaro enpresa suntsitu du bart gauean. SOS Nafarroak larrialdietarako 112 telefonoak gertakaria ohartarazi zuen deia gaueko 21:22tan jaso zuen.

Larrialdi kudeaketa gelak Tuterako, Azkoiengo eta Tafallako suhiltzaileei abisatu zien joateko. Suhiltzaile hoientzako arnas aparailu autonomak eramateko Cordovillako parkeko unitateak ere bertaratu ziren.

Foruzaingoa ikertzen ari den suteak pabiloiaren barnealde osoa suntsitu zuen. Bertan, enpresaren jardueretarako materiala, mahai, aulki eta gradazio altuko edari alkoholdunak gordetzen ziren. Azken hauen ondorioz, sua piztu zen pabiloiaren sabaiaraino helduz, baina kolapsatu gabe, eta gordeta zegoen material piroteknikoak suarekin kontaktuan eztanda egin zuen.

Suhiltzaileek sutea ondoko lau pabiloietara ez hedatzea eta hauek bakarrik kearengatik kalte arinak izatea lortu zuten. Nahiz eta sua gaueko 23.10ak aldera kontrolatuta egon, erremate eta hondakinak kentzeko lanak goizeko 2.00ak aldera jarraitu dute.