Mundu Klasikoko VII Olinpiadetako sariak eman ditu Solana kontseilariak

Ekitaldia egunotan Nafarroako Museoan egin diren Kultura Klasikoaren II jardunaldien baitan gauzatu da
2019ko apirilaren 12a
La consejera Solana junto con los galardonados en la VII Olimpiada del 
Mundo Clásico
camera_alt La consejera Solana junto con los galardonados en la VII Olimpiada del Mundo Clásico​​​​​​​  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

 

 

María Solana, Hezkuntza kontseilariak, Mundu Klasikoko VII Olinpiadetako sariak eman ditu gaur ikasgaia ematen duten irakasle zein ikasten duten irakasleek parte hartu duten Kultura Klasikoen II Jardunaldien baitan. Kontseilariak bere hitzetan adierazi duen moduan, "egun daukagun informazioaren gaindosiaren aurrean eta pentsamendu libre eta banakoa osatzeko beharrezkoak dira ikasketa humanistikoak eta bereziki kultura klasikoa".

Kultura Klasikoko II Jardunaldietan gaian aditu direnek hizkuntzen jatorria, zein etimologiaren ikasketak eta mitologia aztertu dituzte, "ikasketa horiek gure ikasleei hegoaldeko ohiturak, balioak eta gizarte demokratikoaren oinarriak ezagutzeko aukera ematen diete", azaldu du kontseilariak eta "hizkuntza klasikoetara gerturatzeak irakurle onak garatzen ditu, argudiotik falazia, gezurra eta egia ezberdintzeko gai izanez, herritar librea garatzeko beharrezko ezaugarria eskuratuz".

Ostiral honetan jardunaldien baitan egindako ekitaldien artean nabarmentzekoa da ‘Latin Lovers’ liburuaren bueltan egindako ekimena. Bertan parte hartu dute Plaza de la Cruz Institutu antolatzaileko ikasleekin batera: Barañain BHI, Mendillorri BHI, Hijas de Jesus Ikastetxea, Caro Baroja BHI, Askatasuna BHI, Claret Ikastetxea, Vedruna Ikastetxea, Monjardin Lizeoa eta Basoko BHI. Bertan, Emilio del Rio Sanz, Errioxako Unibertsitateko irakasle eta Latin Filologian doktoreak "hitz egiten dugun hizkutnza nahiz eta konturatu ez" azpititulua duen liburua aurkeztu du.

Ostegun eta ostiralean Nafarroako Museoan egindako jardunaldiei amaiera emate aldera Solana kontseilariak Mundu Klasikoko VII Olinpiadetako sariak banatu ditu. Kontseilariak parte hartzaile, antolatzaile, irakasle eta ikasleei zorionak eman dizkie eta, "Tucídedesek zioen moduan atseden hartzea edo libre izatea erabaki behar dugu. Eta benetan poztekoa da gure gazteriaren tarte handi batek bigarrengo hautua egin duela ikustea", adierazi du.

Sariak

Mundu Klasikoko VII Olinpiadetan honako ikasleak izan dira sarituak. "Zuk kontatu" A modalitatean DBH mailan, Askatasuna BHIko Aritz Iotiz Guimera gaztelaniaz, eta Askatasuna BHIko Irule Millan Castillon euskaraz; B modalitatean Batxilergoko ikasleen artean, Mendillorriko Institutuko Paula Martínez Zamora gaztelaniaz, eta Iturrama BHIko Maider Subiza Oscariz euskaraz; C modalitatean Zizur BHIko Andrea Pardo gaztelaniaz, eta Iturrama BHIko Amaya Rosales Morillas euskaraz. Gainera, Latinera itzulpenetan gaztelaniaz Navarro Villoslada BHIko Alba Fernández Segura gaztelaniaz eta Alaiz BHIko Martín Azcárate Muez euskaraz; Grekerako itzulpenetan Sierra de Leyre BHIko Leyre Miranda Pagola eta Alaiz BHIko Martín Azcárate Muez euskaraz.

​​​​