2019ko apirilaren 10a

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste akordio batzuk

Corellako Udaletxearekin hitzarmena, Tafallako herri-lurren desafektazioa eta desjabetzeak Azkoienen

Nafarroako Gobernuak, gainera, gaurko bilkuran, honako gaiak adostu ditu:

Corellako Udaletxearekin hitzarmena onartu da Foruzaingoak herrian segurtasun publikoko zerbitzua eskaini dezan

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia Departamentua eta Corellako Udaletxearen artean lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du Foruzaingoaren patruila batek Corellan urteko egun guztietan segurtasun publikoko zerbitzua eskaini dezan.

Beaumont kontseilariak eta Gorka Izal alkateak datorren ostiralean, apirilak 12, sinatuko dute hitzarmena eta egun horretan bertan sartuko da indarrean. Hitzarmena urtero berritzeko aukera izanen da.

Tafallako herri-lurretan 50.000m2 desafektatuko dira zabor ez arriskutsuen zabortegia eraikitzeko

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Tafallako herri-lurren 51.021,70 metro karratu desafektatzea onartzea onartu da. Lurrak Romerales eramuan daude eta Fagor Ederlan Tafalla S. Coop.i lagako zaizkio zabor ez arriskutsuen zabortegia eraiki eta ustiatzeko.

Lurren lagapen epea, 2017an amaituko da, edo lehenago lehengoratze egoeran. Tafallako Udaletxeak kanon bat jasoko du urtero enpresaren eskutik.

Hiri-ekintza batengatik Azkoien kaltetuta ateratako ondasun eta eskubideen okupazioa

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, premiazkotzat jo du, Azkoiengo U3 Sektoreko exekuzio unitateak kaltetutako nahitaez desjabetu diren ondasun eta eskubideen okupazioa.

Hiri-ekintza honek Azkoiengo Udalak sustatu du, 2018ko urtarrilaren 31ko osoko bilkura arruntean onartu zuen, 19.489,43 metro karratuko lur-zatiaren (Azkoiengo 1. poligonoko katastroko 285. lur zatia) desjabetzearen espedienteari hasiera ematea.

Akordio honek balioa izanen du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den egunetik eta horrela, administrazio prozesuari amaiera emanen zaio. NAOn argitaratzen denetik, nahibadako errekurtsoa jarri ahal izanen da hilabeteko epean Nafarroako Gobernuaren aurrean, edo zuzenean aurkaratu ahalko da Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean, bi hilabeteko epean.