2019ko apirilaren 10a

Gobernuak akordio bat onetsi du zeinaren bitartez datorren maiatzaren 26ko kontzejuetako hauteskundeen biztanlego kopuruak moldatzen diren

50 biztanle baino gutxiagoko kontzejuek Kontzeju Irekia erregimena izango dute, eta 50 edo biztanle gehiago eta 1.000 baino gutxiago dituztenek Junta

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bat onartu du zeinaren bidez martxoaren 27an kontzejuetako hauteskundeen deialdia iragartzen zuen Foru Dekretua moldatu den biztanlego tarteei dagokionez. Gaur onartutako dekretuak kontzeju irekia edo junta bidez zuzenduko diren kontzejuen biztanlego kopurua zehaztu du. Gainera, Gobernuak Irurre, Satrustegi eta Etxabarri kontzejuek eskatutako funtzionamendu erregimena onartu ditu.

Biztanle kopuruaren arabera kontzeju ireki edo junta bidezko araubidea izanen dute. Hala 50 biztanle baino gutxiagoko herriek Kontzeju Irekia izanen dute, eta 50 edo biztanle gehiago eta 1.000 baino gutxiago dituzten kontzejuak junta bidez arautuko dira.

Bestalde, hiru kontzejuk proposatutako erregimen aldaketa onartu da: Irurrek junta izanen du eta lehendakariarekin batera lau bokal izanen ditu; eta Satrustegi eta Etxabarrik kontzeju irekia izanen dute, bertan lehendakariarekin batera erroldan dauden biztanle guztiek izango dute parte.