Elizalde kontseilariak NPEren benetako erreforma egin beharra dagoela esan du, nekazaritza-sektoreko eta landa-inguruneko erronka nagusiei aurre egin ahal izateko
Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek Nekazaritza Politika Erkidea sakon aldatu beharra dagoela adierazi du gaur goizean Madrilen egindako Nekazaritza Politikako Kontseiluaren esparruan. Isabel Elizaldek azpimarratu du egiturari bi zutabetan eutsi behar zaiola –zuzeneko laguntzak eta landa-garapeneko programa- argi eta garbi bereiztutako funtzioekin eta estatuko etorkizuneko plan estrategikoaren esparruan, Nafarroako nekazaritza-sektoreko eta landa-inguruneko erronka nagusiei aurre egiteko bide nagusi bezala.