2019ko apirilaren 10a

Bazterketa egoera altua duten pertsonei zuzenduta Nafarroako Gobernuak kontzertu bat eskainiko du Egoitzetako Arreta Zerbitzuaren kudeaketarako

Bitartekoaren egonkortasuna, kudeaketa eta lan baldintzen zenbait hobekuntza eta kalitatearen indikadoreak izango dira lizitazioaren ardatz nagusietariko batzuk
videocam 2019/04/10 Gobernuaren bilkuran onetsitako akordioak collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, kontzertuen Foru Legearen bitartez zerbitzuen kudeaketa lizitazioa onartu du zeinaren bidez profesionalen egonkortasuna, kudeaketa eta lan baldintzetan zenbait hobekuntza, zein bitartekoaren kalitate teknikoa indartzea lehenetsiko den. Era honetara, bestelako gaien artean, hezkuntza langileen presentzia indartuko da, langile horiek txanda bakoitzean izanen direla bermatuz. Gainera, formula honen bitartez hirugarren sektoreko entitateek zerbitzuak eskaintzea lortu nahi da, gizarte helburuen lorpena sustatuz.

Kontzertuak gehienez ere behar larriak eta bazterketa egoera larrian dauden pertsonei, gehienez ere 16 kideri, arreta emateko Egoitzetako Arreta Zerbitzua kudeatzea du helburu. Zerbitzu hau esparru orokorreko gizarte zerbitzuen zorroan bermatutako prestazioa da.

Lizitazioak 2019-2022 tartea hartuko du eta bederatzi urte bete arte luzatzeko aukera izanen da 4.543.226,60 euroko aurrekontuarekin.

Egoitzetako Arreta Zerbitzua

Egoitzetako Arreta Zerbitzuak ostatua eta arreta osoa eskainiko die erabiltzaileei beraien autonomia hobetu eta integrazioa zein beraien ingurune hurbilean parte hartzea erraztuz.

Helburuen artean garapen pertsonala, autonomia eta egoiliarren bizi kalitatea, zein beraiek komunitatean parte hartzea sustatu nahi da.

Bitarteko honen bitartez osoko interbentzioa eskainiko da hainbat arlotan: pertsonalean, familiarrean, psikologikoan, hezkuntza eta lanbidean zein osasunean.

Zerbitzura sarbidea Inklusio eta Gizarte Babeserako Zuzendaritza Orokorraren bitartez, behar eta bazterketa egoera aztertu ondoren izanen da. Erabiltzaileak egoera larria bizi duten 18 eta 65 urte bitarteko kideak izanen dira, eta familiako eztabaida larria edota familiaren babes falta azaltzen duen ziurtagiria izan beharko dute Eskubide Sozialetako lehendakariordeak ekainaren 15ean zehaztutako 197/2015 Foru Legeak zehazten duen baremoa jarraituz.