Descárgate la app
Hezkuntza Departamentuak, Farmaziako eta Ikastetxeetako premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko lanbide gaitasunak ebaluatu zein egiaztatzeko prozedura ireki du
2019ko apirilaren 8a
Hezkuntza Departamentuak, Farmaziako eta Ikastetxeetako premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko lanbide gaitasunak ebaluatu zein egiaztatzeko prozedura ireki du
Hezkuntza Departamentuak gaur NAOn, Ikastetze zein Farmazian premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko (HPBI) lanbide gaitasunaren egiaztatze prozedura argitaratu du.
Guztira, HPBIko hirugarren mailako kualifikaziorako 75 plaza deitu dira ikastetxeetan, eta 25, Farmaziako bigarren mailarako. Interesa duten pertsonek online izena eman dezakete apirilaren 15a arte.
Deialdi honen helburua da, esparru profesional hauetan beren lanaren bidez, gaitasunak lortu dituzten pertsonen ikasketak ofizialki aitortzea. Modu honetan, aholkatze eta ebaluazio faseak pasa eta gero, aurkeztutakoek profesionaltasun ziurtagiria edota gaitasun-unitateen akreditazioa jaso ahal izanen dute. Jardunbidea, Nafarroako Hezitzaile Eskola Bateratuan zein Osasun Eskola Tekniko Profesional Bateratuan eginen da.
Deialdi honetan parte hartzeko, eskatzaileek hiru urteko esperientzia izan beharko dute, gutxienez 2.000 ordu lan egin, edo 570 orduko prestakuntza izanez, behar bereziak dituzten ikasleei arreta emateko kualifikazio osoarekin zuzenean lotuta.
Farmaziako kualifikazio osorako, ordea, esperientzia bera izatea eskatuko da edo gutxienez 900 orduko formakuntza izatea. Lanbide Heziketako ziklo batean matrikulatuta daudenak ezin izanen dira aurkeztu, ezta gai horri lotuta dagoen profesionaltasun agiri baterako ikastaroren bat egiten ari direnak ere. Lan-esperientziaren bidez sartu nahi duten pertsonek lehentasuna dute, prestakuntza soilik egiaztatzen dutenen aurretik.
Gaitasunen egiaztatze prozedura 2009tik hasi zenetik, profil anitz eta ezberdinetako 2.700 pertsona baino gehiago ziurtagiri ofizialak lortu dituzte.
true