Nafarroako Gobernuak, Gurseko kontzentrazio esparruan barneratuta egondako pertsonen omenaldian parte hartu du

Ollo kontseilariak esparru honetatik pasatako pertsonei, hoien artean 500 nafar baino gehiagori, bere laguntza eta elkartasuna adierazi die
2019ko apirilaren 7a
Gurseko kontzentrazio esparruan barneratuta egondakoei egindako omenaldira 
bertaratu direnak.
camera_alt Gurseko kontzentrazio esparruan barneratuta egondakoei egindako omenaldira bertaratu direnak.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Ana Ollo kontseilariak, gaur goizean, Gurseko kontzentrazio esparruan barneratuta egondako pertsonei egindako omenaldian parte hartu du. Errekonozimendu ekitaldian,  ondorengo hauek ere egon dira: Nafarroako Memoria Institutuko zuzendari José Miguel Gastón, Memoria Historikoko Zerbitzuko Ataleko buru César Layana, eta euskal, espainiar eta frantses gobernuen agintariak. Baita Gurseko barneratuen senideak eta erakunde memorialisten ordezkari diren hogei bat nafar ere bertaratu dira.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.