Nafarroa pozik, Palman egindako Unibertsitate Zuzendari Nagusien jardunaldietan ateratako ondorioekin

Unibertsitateko sarbide-probak, beka-politika edo finantziazio-eredua jardunaldietan jorratutako gaien artean
2019ko apirilaren 5a
 Jardunaldiko parte hartzaileak.
camera_alt  Jardunaldiko parte hartzaileak.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Hezkuntza kontseilari María Solana Arana, eta Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideen zuzendariak Palman egindako Unibertsitate Zuzendari Nagusien jardunaldietan parte hartu dute bi egunez. Solanak, era berean, bilera egin du Balear Uharteetako Hezkuntza Kontseilariarekin, Marti March i Cerdàrekin, eta bertan, 0-3 zikloaren unibertsalizazioari eta doakotasunari, medikuntza-graduaren ezarpenari, eta legealdi honetan egindako murrizketen itzulketari buruzko iritziak partekatu dituzte.

Bi egunetan zehar, Palma Mallorcakoan egin dira Unibertsitateetako Zuzendari Nagusien jardunaldiak, eta bertan bildu dira honako autonomia erkidego hauetako gobernuetako unibertsitate-arduradunak: Andaluzia, Asturias, Balearrak, Kanariak, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Katalunia, Galizia, Madril, Nafarroa, Euskadi eta Valentzia. CRAU eran eratzea erabaki dute; hau da, Unibertsitate eta Ikerketako Arduradun Autonomikoen Konferentzia gisa. Nafarroako ordezkari moduan, Unibertsitate eta Hezkuntza Baliabideetako zuzendaria den Nekane Oroz Bretonek azpimarratu du sortu berria den CRAU “foro bat bezala sortu dela, autonomia erkidego guztiek unibertsitate-gaietan dituzten arazo komunak partekatu eta denentzako irtenbideak hartzeko eta adosteko”. Jardunaldietan, lan-talde guztien ondorioak laburtu dituzte, legegintzaldian eremu ezberdinetan jorratutako lan guztia laburbiltze aldera: unibertsitate finantzaketa, PDIren estatutua, unibertsitate-titulazioak, bekak edota ikerketa. Orozek nabarmendu nahi izan du “bileretan bat etorri direla eta akordio-maila bat izan dutela, nahiz eta alderdi politiko ezberdinek gobernatutako Autonomia Erkidegoetako zuzendariak izan. Horrek, gainera, zuzendaritza nagusi horiek izaera teknikoa azpimarratzen du”.

Era berean, Orozek nabarmendu du garrantzitsua dela “unibertsitate-sistema ebaluatzeko agentzia autonomikoa sortzea Nafarroan, Autonomia Erkidego gehienetan jada badagoena”.

Jardunaldiak honako hauek bezalako gaiak jorratzeko helburuarekin antolatu dira: unibertsitateen finantzaketa-ereduak, irakasleen eta ikertzaileen estatutua ezartzeko Errege Dekretuaren proiektua, Unibertsitaterako sarbide-probak, ikasketetarako beken eta laguntzen inguruko politika, unibertsitate-irakaskuntza ofizialen antolamendua ezartzen duen Errege Dekretuaren aldaketa, unibertsitate-mailako ikerketa eta unibertsitateen nazioartekotzea, unibertsitate-arloko beste gai interesgarri batzuez gain.