2019ko apirilaren 5a

Egile ez profesionalen lanak jasotzen dituen “La etnografía navarra, a escena” ikus-entzunezkoa emango da astelehenean, hilak 8, Nafarroako Liburutegi eta Filmotekan

“Cuadernos de Etnología y Etnografía” aldizkariaren 50. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldietako bat da

“La etnografía navarra, a escena. Fiestas populares en el Archivo de la Filmoteca” ikus-entzunezkoa emango da astelehenean, hilak 8, Nafarroako Liburutegi eta Filmotekan, “Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra” aldizkariaren 50. urteurrena dela eta. Egile ez profesionalen senitartekoek utzitako balio etnografiko handiko material sortarekin egin da lana.