15 pertsona atxilotu dituzte, 11,5 milioi eurora iritsiko liratekeen substantziak atzeman dituzten droga-trafikoaren aurkako operazio batean

Foruzaingoak, 60 kilo Speed, 10 litro anfetamina, 13 kilo marihuana, 400 extasi pilulak, 32.000 euro eskudirutan eta gama altuko 8 ibilgailu konfikatu ditu
2019ko apirilaren 5a
videocam Detenidas 15 personas en una operación contra el tráfico de drogas en la que se han  intervenido sustancias que alcanzarían los 11,5 millones de euros collections Irudi galeria

Foruzaingoak, speed banaketa sare bat desegin du Estatuko iparraldean. Iruñeko 4. Instrukzio Epaitegiak zuzendutako ikerketan, 15 pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, Euskadin eta Aragoin, eta horietatik 12 espetxean sartu. 

Inguruko autonomia-erkidegoetan atxiloketak egin ahal izateko, Foruzaingoko Osasunaren Aurkako Delituen Taldeari atxikitako agenteek Ertzaintzaren laguntza izan dute (zehazkiago esanda, Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuarena eta Bilboko Ertzainetxeko Drogen Taldearena), baita Zaragozako Guardia Zibilaren Komandantziako Delinkuentzia Antolatuaren eta Drogaren Aurkako Taldearen (EDOA) laguntza ere.

“Basa Operazioa” deritzonari esker, merkatuan 11,5 milioi euroko balioa izango luketen substantziak konfiskatu dira:

  • 60 kilo speed (merkatuan 9 milioi eurora iritsiko lirateke)
  • 10 litro anfetamina base (2,5 milioi euro ere suposatuko luketen 100 kilo speed inguru ekoizteko).
  • 30na litroko 2 garrafoi, anfetaminaren aztarnekin (15 milioi euroko balioa izango luketen 600 kilo speed ekoizteko).
  • 13 kilo marihuana
  • 400 extasi pilula
  • 32.000 euro baino gehiago eskudirutan

Gama altuko 8 ibilgailu.

Bi laborategi ere desmuntatu dituzte, eta horietan, droga aizuntzeko substantzien hainbat kopuru aurkitu dituzte, baita droga pisatu, ontziratu eta manipulatzeko materiala ere.

Operazioa gaur goizean eman dute ezagutzera Foruzaingoak Beloson duen komisaria nagusian Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justiziako kontseilari María José Beaumontek eta Foruzaingoko buru Torcuato Muñozek. Haiekin batera, Osasun Publikoaren aurkako Delituen Taldeko agente lehen bat agertu da.

Polizia-ikerketa 2018ko Sanferminetan hasi zen, Iruñean erositako kilo bat speed zeraman pertsona bat atxilotu zutenean. Geroztik, substantzia horren jatorria zehaztu ahal izan zen, baina droga emateaz arduratzen pertsona ere (Nafarroaren iparraldeko herri bateko bizilaguna), eta horri esker, Nafarroan, Aragoin eta Euskadin substantzia estupefazienteak banatzeko jarduera arras handia zegoela egiaztatu ahal izan zen, bezero zorro zabal batez.

 

Droga zuloetan

Speed banatzaile hau lurrezko pistetan barna mugitzen zen, poliziaren jazarpenak saihesteko eta droga bezeroei emateko. Gainera, substantzia estupefazienteak landa-ingurunean, basoetan nahiz abandonatutako eraikinetan estrategikoki kokatuta zeuden zuloetan gordetzen zituen, eta horrek izugarri eragotzi du poliziaren ikerketa. Zulo horietan, agenteek 23 kilo speed aurkitu zituzten. Gainera, banatzailearen etxebizitzaren miaketan, marihuana ere hazten zuela egiaztatu zuten, substantzia honen 13 kilo konfiskatuz.

Foruzaingoko Osasunaren aurkako Delituen Taldeko agenteek ikerketarekin jarraitu eta atxilotutakoak Amsterdameko (Holanda) hirugarren pertsonekiko harremanak zituela egiaztatu dute, hantxe finkatuta baitaude anfetamina-sulfatoa (speed) ekoitzi eta banatzen duten narkotrafikoko mafiak. Horretarako, Gipuzkoako hainbat herritan kokatuta dagoen talde kriminal baten laguntza izan zuen.

Ildo horretan, ikertzaileek Holanda eta Estatu espainiarraren arteko joan-etorrietan ibili eta drogaz kargatuta joan zitekeen lur orotako ibilgailu bat aurkitu dute. Ertzaintzaren Gipuzkoako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuari laguntza eskatu ondoren, agenteek 10 litro anfetamina zituen bidoi bat aurkitu dute, ibilgailuan ezkutatuta (horrekin 100 kilo speed ere ekoizten ahal ziren).

Ikerketan egiaztatu ahal izan denez, banaketa sareak hainbat talde kriminal zituen Euskadi, Nafarroa eta Aragoiko herrietan sakabanatuta, eta etengabeko harremanak zituzten haien artean. Izan ere, zenbaitetan, batzuek hornitzaile gisa eta besteek erosle gisa ziharduten, eta alderantziz, substantzia estupefazienteen eskuragarritasunaren arabera.

Ikerketei esker, agenteek droga emateko zenbait saio deuseztatu dituzte Nafarroan: bata (15 kilo speed) Nafarroaren iparraldeko herri batean, eta bestea (10 kilo) Zuastiko Zerbitzugunean. Horrez gain, 2 kilo speed atzeman dituzte Iruñetik hurbil dagoen herri batean, Ejea de Los Caballeros-en finkatuta zegoen talde kriminala substantzia hartzera joan denean.

Guztira, agenteek 12 sarrera eta miaketa egin dituzte epaileen baimenaz Nafarroa, Gipuzkoa, Zaragoza eta Bizkaiko hainbat herritako etxebizitzetan eta nabe industrialetan. Horietan, bestelako substantzien (kokaina edo haxix) hainbat kopuru konfiskatu dituzte, baita 32.000 euro eskudirutan eta gama altuko zenbait ibilgailu ere.

Azkenik, subtantziak manipulatzeko erabiltzen zituzten bi laborategiak desmuntatzea lortu da. Horietako batean, Zaragozako Guardia Zibilaren Komandantziako EDOAren laguntzaz, agenteek 30na litroko 2 garrafoi aurkitu zituzten, anfetaminazko arrastoekin. Beteta egonez gero, 600 kilo speed ere ekoizten ahal zituzten.

 

Bitcoinen haztegia

Durante uno de los registros en una nave industrial en una localidad de Zaragozako herri bateko nabe industrial batean egindako miaketan, ikertzaileek bitcoinen haztegi bat aurkitu dute. Horrelako instalazioetan, elkarri konektaturiko hainbat ekipo informatiko egon ohi dira, errendimendu osoan lanean, bitcoinak lortzeko xedez.

Jarduera hau legezkoa izan arren, energia elektrikoaren kopuru izugarri handia behar du, eta ondorioz, delitugileek batzuetan legez kanpoko lotura elektrikoak egiten dituzte elektrizitate-fluxuan iruzurra egiteko. Gainera, substantzia estupefazienteen salerosketa asko bitcoinak erabiliz eta deep web edo internet sakonaren bitartez egiten direla egiaztatu da.