“Bultzada Ekintzaile”rako hautagaitzak aurkezteko azken eguna, apirilaren 12a izanen da
Datorren apirilaren 12an, ostirala, bukatuko da, zazpigarren urtez jarraian, Nafarroako Gobernuak eta CEINek sustatutako “Bultzada Ekintzailea” azeleragailurako hautagaitzak aurkezteko epea.
Ekimen hau ekintzaileei dago zuzendua, beraien jatorria kontuan izan gabe, eta proiektu berritzailea Foru Erkidegoan errealitate bihartu nahi dutenei dago zuzendua.
Ekimenak aurten honako enpresen babesa jaso du: Nafarroako Rural Kutxa, Cinfa, Correos, Corporación Mondragón, Inycom, MTorres, Viscofán eta Zabala Innovation Consulting.
‘Ekintzaile Bultzadak’ lau hilabeteetan zehar, aukeratutako 8 proiektuei CEINek eskainitako enpresa azeleragailu programa zehatza eskainiko die. Gainera, proiektu bakoitzak 8.000 euro jasoko ditu ekimeneko babesleen eskutik, eta horiek gainera, tutore izango dira.
Ekimenean parte hartzen dutenek bestelako zerbitzuak ere izango dituzte eskura, banakako tutoriak, CEINeko Berrikuntza Haztegian sei hilabetez egiteko aukera edo SODENAko finantzaizioa lortzeko aurretiko sarrera.
Parte hartzeko interesa duten pertsonek CEINen webgunean datorren apirilaren 12 arte eskuragari dagoen eskaera orria bete dezakete.
Partehartze eskaera guztiak jaso ondoren, CEINeko ebaluazio komiteak proiektuen aurre aukeraketa eginen du. Ekintzaile Bultzadak ekimenaren 7. edizioko hautatuak maiatzaren 30ean emango dira ezagutzera. Egun horretan, aurretik aukeratutako proiektuen balorazioa egingo dute babesle diren enpresek eta haiek erabakiko dituzte programan zein hasiko diren.