Descárgate la app
Ilundaingo Basafauna Berreskuratzeko Zentroa
Ilundaingo Basafauna Berreskuratzeko Zentroa
Deitu 112ra, zauritutako animalia basati bat aurkitzen baduzu




Ezaugarriak eta Zerbitzuak
Ilundaingo Basafauna Berreskuratzeko Zentroan hiru albaitari, albaitaritzako hiru teknikari laguntzaile eta biologia doktore bat aritzen dira.
Zentroan badago animaliak biltzeko sare bat, larrialdietarako 112 telefono zenbakian oinarri duena. Telefono horrek eguneko 24 orduetan erantzuten du, eta langile espezializatuei igortzen dizkie deiak. Langile horiek harremanetan jartzen dira deitu duen pertsonarekin, eta animaliaren bilketa koordinatzen dute.
Bilketa sarea zentroko langile espezifikoek eta basozainek osatzen dute. Animaliak goizeko 8etatik arratsaldeko 8etara bitartean jaso ohi dira, udako ordutegian, eta arratsaldeko 6ak arte, neguko ordutegian.
Kudeaketa Gestión Ambiental de Navarra SA GAN-NIK enpresa publikoaren bidez egiten da (aita Adoain 219, 31015 Iruña, Nafarroa).