Descárgate la app
Europa musikaren bidez bizitzea
2022ko maiatzaren 12a
Europa musikaren bidez bizitzea
Music Youth Ambassadors proiektu europarrak, Europar Batasuneko Gazteriaren Erasmus+ programak eta Akitania Berriko eskualdeak finantzatuak, Frantzia, Italia, Malta, Errumania, Alemania eta Espainiatik etorritako 50 gaztek orkestra sinfoniko europarra osatzea ahalbidetu du Bordeleko Nouveau Jaialdiaren seigarren edizioan.
Proiektua aurrera eramateko erakunde gonbidatuen artean daude, besteak beste, Gazteriaren Nafarroako Institutua, Frantziako Rock School Barbey, Lycée Jean Renou eta Lycée Eugène Jamot, Errumaniako Dimitrie Cuclin Arte Zentroa, Alemaniako Bezirk Mittelfranken, Maltako Gozo Eskualdea eta Italiako Fondazione Scuola di Musica Carlo e Guglielmo Andreoli. Entitate horiek jaialdia aurrera eramateko lagundu duten erakunde bazkideen lankidetza osatu dute.
Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.