2021ko azaroaren 23a

Valdizarbek edukiontzi aitzindariak estreinatu ditu Nafarroan etxeko olioaren birziklapena errazteko eta sustatzeko

Lurralde Kohesioko kontseilariak gailu berrien aurkezpenean parte hartu du, eta Izarbeibarko Mankomunitateko 400 biztanletik gorako herrietan instalatuko dira
Ezkerretik eskuinera, Jesús María Rodríguez Toki Administrazioaren eta 
Despopulazioaren zuzendari nagusia, Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako 
kontseilaria, Julio Laita Ziraukiko alkatea eta Sabina García Izarbeibarko 
Mankomunitateko lehendakaria olioa birziklatzeko edukiontzi berrien 
aurkezpenean.
Ezkerretik eskuinera, Jesús María Rodríguez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Julio Laita Ziraukiko alkatea eta Sabina García Izarbeibarko Mankomunitateko lehendakaria olioa birziklatzeko edukiontzi berrien aurkezpenean.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearekin batera, astearte honetan aurkeztu dira Ziraukin etxeko olioa bildu eta birziklatzeko Izarbeibarko Mankomunitateko hainbat herritan jarriko diren edukiontzi berriak. Foru Komunitatean aitzindariak diren eta Eko3r teknologiaren bidez olioaren birziklapena erraztea eta sustatzea ahalbidetzen duten gailu horiek 400 biztanletik gorako herrietan kokatuko dira: Artaxoan, Berbintzanan, Ziraukin, Larragan, Mañerun, Mendigorrian, Miranda Argan, Obanosen eta Garesen.