2022ko urtarrilaren 12a

Urtarrilaren 31ra arte luzatu dituzte COVID-19aren aurkako prebentzio neurriak Nafarroan

Gaur goizean, Justizia Auzitegi Nagusiak luzapena baimendu du, eta uste du "egoera epidemiologikoa ikusita, beharrezkoak, proportzionatuak eta egokiak" direla oraindik

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baimena eman du gaur birusari eusteko komunitatean indarrean dauden ezohiko neurriak urtarrilaren 31ra arte luzatzeko, egoera epidemiologikoa ikusita "beharrezkoak, proportzionatuak eta egokiak" izaten jarraitzen dutela esanez, "hobera ez egiteaz gain, maila guztietan okerrera egin baitu".

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.