2022ko martxoaren 23a

Lanbide Heziketako 20 ikasle nafarrek Spainskills 2022 lehiaketan parte hartuko dute Madrilen

17 espezialitatetan lehiatuko dira, beste autonomia erkidego batzuetako 450 ikaslerekin batera
Gaurtik Madrilen Spainskills txapelketan parte hartuko duen Nafarroako 
ordezkaritza.
Gaurtik Madrilen Spainskills txapelketan parte hartuko duen Nafarroako ordezkaritza.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Spainskills 2022 lanbide-heziketako trebetasunen lehiaketan parte hartu duen Nafarroako ordezkaritza Madrilen da dagoeneko, txapelketa nazionalean parte hartzeko. Patxi Martínez Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako Kualifikazio eta Proiektuen Zerbitzuko zuzendaria buru zela, ordezkaritzak Spainskills 2022en inaugurazio-ekitaldian parte hartu du, eta ekitaldi horretan lehiatuko diren talde autonomiko guztiak aurkeztu dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).