2022ko martxoaren 7a

Navarrabiomedek eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak egindako ikerketa batek sexuaren araberako desberdintasun espezifikoak identifikatzen ditu aorta estenosia duten pazienteen balbuletan

Aurkikuntza horiek agerian uzten dute gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak daudela gaixotasuna eragiten duten mekanismoetan, eta atea irekitzen diote pazientearen tratamendu pertsonalizatua ahalbidetzen duten diana terapeutiko espezifikoak aztertzeari
Kardiologia Traslazionala Ikertzeko Unitatea Navarrabiomedeko eta 
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko ikertzaileek osatzen dute. Ezkerretik 
eskuinera Lara Matilla, Amaia García de la Peña, Mattie Garaikoetxea, Amaya 
Fernández-Celis, Eva Jover, Adela Navarro, Ernesto Martín, Natalia 
López-Andrés (ikertzaile nagusia), Virginia Álvarez eta Rafael Sádaba.
Kardiologia Traslazionala Ikertzeko Unitatea Navarrabiomedeko eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko ikertzaileek osatzen dute. Ezkerretik eskuinera Lara Matilla, Amaia García de la Peña, Mattie Garaikoetxea, Amaya Fernández-Celis, Eva Jover, Adela Navarro, Ernesto Martín, Natalia López-Andrés (ikertzaile nagusia), Virginia Álvarez eta Rafael Sádaba.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Gaixotasun kardiobaskularrak dira hilkortasunaren eta desgaitasunaren kausa nagusia mundu mailan, eta biztanleriaren zahartzearen ondorioz, osasun-gastua handitzen ari da. Zehazki, endekapenezkoa edo kaltzifikatua (EAC) den aorta-estenosi larria bihotzeko balbularen gaixotasunaren modurik ohikoena da, balbulan gertatzen den estutzea eta balbula kaltzifikatzea zein endekatzea dakarrena.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)