2022ko otsailaren 15a

Guztira 1.712 pertsonak Eskubide Sozialen laguntza eskatu dute, 2021eko aldi baterako lan-erregulazioko egoera konpentsatzeko

Emakiden batez besteko zenbatekoa 972,65 eurokoa da pertsonako, eta 1,4 milioitik gorako laguntzak espero dira

Eskubide Sozialetako  Departamentuak 1.712 eskabide erregistratu ditu guztira, 2021ean aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetan egoteagatik prestazioa jaso duten pertsonen diru-sarreren galera zuzentzeko laguntza lor ditzaten. Eskaera horietatik, orain arte izapidetutakoen % 80 onartu dira, 972,65 euroko batez besteko zenbatekoarekin. Gainera, kalkuluen arabera, laguntza horietara bideratuko den guztizko zenbatekoa 1,4 milioi eurotik gorakoa izanen da.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.