2022ko otsailaren 3a

Euskaraldian parte hartzeak hizkuntza-ohituretan eragina duela erakusten du ikerketa batek

2020an egindako bigarren edizioaren parte hartzea, eragina eta antolaketa ikertu ditu gaur aurkeztutako lanak
Ollo kontseilaria eta Zupiria kontseilaria, Kike Amonarriz eta Lide Rekondo 
eta Unai Oiartzun teknikariekin batera
camera_alt Ollo kontseilaria eta Zupiria kontseilaria, Kike Amonarriz eta Lide Rekondo eta Unai Oiartzun teknikariekin batera  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

2020ean Euskaraldiaren bigarren edizioa egin zen eta, aurreko ariketan bezala, azken honetan ere ikerketa sakona egin da. Ikerketa horren emaitzak aurkezteko elkartu dira gaur Bilbon Euskaraldiko koordinazio mahaiko kideak; Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarren Harremanetako kontseilaria; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria, eta Siadeco ikerketa elkarteko Lide Rekondo eta Unai Oiartzun teknikariak, azterketaren egileak.

Ollo kontseilaria esan du: “Euskaraldiaren hirugarren edizioko leloari egin nahi diot so bereziki. “Hitzez ekiteko garaia”. Aurrera egiteko hitza eta ekintza uztartzeko beharra nabarmendu nahi duen leloa. Euskaraldiak hizkuntza-ohituren aldaketari eragiten dio. Gaur argitara ematen dugun azterketatik ondorioztatzen den bezala, parte-hartzaile askok aurrerapen garrantzitsuak izan dituzte beren inguruneko harremanetan eta euskararen erabileran. Eta horretan jarraitu behar dugu, hizkuntza ohitura aldaketak epe ertain-luzeko prozesuak baitira. Beraz, epe laburreko begiradak alde batera utzi behar ditugu”.

Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua esan du: “Ariketa masiboa izan da Euskaraldia. Hel daitekeen unibertso potentzialaren %15erarte iritsi da bigarren edizio honetan ere. Hala ere, oraindik ere badu hedatzeko aukera, bereziki hiriguneetan kale presentzia handituz”

COVID-19ak gizarte-harremanak mugatu ditu hilabeteotan, baina, hala ere, 19.500 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten Nafarroan Euskaraldiaren bigarren edizioan, horietatik erdiek baino gehiagok Iruñerrian. Erakundeei dagokienez, guztira 690k hartu zuten parte eta 1.974 arigune sustatu zituzten. Ez dira gutxiesteko moduko kopuruak, osasun krisiak hilabeteetan harreman sozialak asko mugatu dituela kontuan hartuta.

Bestalde, bost parte-hartzailetik lauk argi dute: hurrengo edizio batean parte hartuko lukete. Beraz, ikerketaren arabera, Euskaraldiak Nafarroan etorkizuna ziurtatuta duela esan dezakegu.

Iru ikerketa-lerro

Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, Siadecok, eta Ipar Euskal Herrian Euskararen Erakunde Publikoak aztertu dituzte Euskaraldiak izan duen eragina, bai herritarren artean eta baita parte hartu zuten entitateek sortutako ariguneetan ere. Eta horretaz gain, herrietako batzordeen funtzionamendu eta eragina aztertu dute.

Siadeco ikerketa elkarteko Lide Rekondo eta Unai Oiartzunek ikerketa hiru ikerketa-ildotan banatu dela azpimarratu dute. Lehenengoan Euskal Herri mailan Euskaraldian izena eman dutenei buruzko azterketa egin da, bigarren ikerketa-ildoan parte-hartzaileen, norbanakoen zein entitateen, jardunari eta jardun horren eraginari buruzko azterketa egin da, eta irugarren ikerketa-ildoan, berriz, batzordeen eta prozesuen azterketa egin da.

Ikerketa honek, aurrekoen moduan, ariketaren inguruko joera asko azaleratu ditu. Erakutsi du, besteak beste, zenbat eta euskaldunagoa izan ingurua, orduan eta altuagoa dela ahobizien kopurua; gune erdaldunagoetan, aldiz, altuagoa da belarripresten proportzioa. Eta lehen edizioan gertatu zen bezala, ahobizi nabarmen gehiago izan ziren belarriprestak baino. 2020an emakumezkoak izan ziren parte-hartzaileen bi heren, eta adin-tarteen arabera, 30-44 urte artekoena nagusitu zen.

Euskararen erabilera handitzea partaideen helburu nagusia

Siadeco ikerketa elkarteko kideek azpimarratu dutenez, parte-hartzaile gehienek euskararen erabilera handitzea izan dute helburu; eta belarripresten artean pisu handiagoa du euskaraz egiteko aukera berriak bilatzeak.

Kaleko eremuan eman da aurrerapausorik handiena eta egonkorrena, nahiz eta bi rolentzat bertan izan den zailena rolen konpromisoak betetzea. Dena den, lehen pausoa ematea lortu da, eta tinkoago eutsi zaio.

Euskaraldiaren eragina baita ariguneetatik kanpo ere

Entitateetan ariketa lehen aldiz egin zen 2020ean, eta horrek ariguneetan ariketa modu kolektiboan egiteko aukera eman zien herritarrei. Hori horrela, 8.309 egoitzak eman zuten izena 2020ko edizioan, eta haiek, 24.363 arigune sortu zituzten Euskal Herri osoan.

Euskararen aldeko konpromisoa adierazteak pisu handia izan du entitateetan ariguneak sortzeko arrazoien artean, erabilera handitzeak baino gehiago.

Eraginik handiena ariguneetako kideen artean antzematen da —erabilera-mailarik handiena ere, baina gainontzeko harremanetan ere islatu da: arigunetatik kanpoko entitateko kideekin zein entitatekoak ez direnekin.

Koordinazio mahaiko ordezkariek ikerketako emaitzen azterketatik, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldiaren hirugarren ediziorako atera diren ondorioak aurkeztu dituzte.