2018ko azaroaren 29a

Nafarroa osoko herrietan familientzat antzerki-zikloa antolatu da Euskararen Nazioarteko Egunean

Antzerkiak ostiral honetan hasiko dira Vianan; Zirika Zirkus taldeak "Egun on, sikiera!" antzezlana eskainiko du
Cartel del ciclo teatral.
Cartel del ciclo teatral.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Familientzako antolatutako hiru antzerki-muntaketarekin Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da abenduaren 3an. Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, ziklo bat antolatu du, eta ostiral honetan hasita, Foru Komunitateko hamar herritan hiru antzezlan eskainiko dira euskaraz, haurrekin batera gozatu ahal izateko. Ostiral honetan, Vianako San Pedro elizan, "Egun on, sikera" obra eskainiko du Zirika Zirkus konpainiak.

Antzerki-zikloa azaroaren 30ean hasi eta abenduaren 15ean amaituko da, eta herri hauetara iritsiko da: Viana, Uharte Arakil, Lekunberri, Agoiz, Tutera, Irurita, Burlata, Jauntsarats, Otsagabia eta Imarkoain.

Emanaldiak Nafarroako Zirika Zirkus, Sergio de Andres eta Yarleku Antzerkia konpainiek eskainiko dituzte. Saio guztiak euskaraz izango dira, sarrera doakoa izango da, eta 60 minutukoak izango dira. Programazioa kontsultatzea komeni da, muntaia guztiak ez baitira herri guztietan emango.

Zirika Zirkus konpainiak irekiko du zikloa ostiral honetan, Vianan. Modu horretan, animazioko ikuskizuna prestatu du, koreografia, jolasak, asmakizunak, zirkoa, abestiak eta komunikazio-eragozpen batekin. 4 urtetik gorako haurrentzat da, eta 60 bat minutuko iraupena izango du.

Sergio de Andresek bere ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean Uharte Arakilen. Hain zuzen ere, magoaren kapela luze batean, ipuin dibertigarriak, hauts magikoak, txisteak eta magia nahastuko ditu, mundu sorgina baina batez ere dibertigarria sortuaz 60 minutuko emanaldian.

Bestalde, Yarleku Antzerkia konpainiak Numenak lana aurkeztuko du larunbat honetan, Lekunberriko kiroldegian. Bi Galtzagorri bihurrik beren ama bilatu nahi dute. Ieltxu bereziak, ordea, bidea zailduko die, eta Basajaun edo Lamia bezalako pertsonaiekin elkartu eta egoera dibertigarriak biziko dituzte. Pertsonaiak txotxongiloek antzezten dituzte, eta aktoreek publikoarekin elkarreragingo dute, historiaren partaide bilakatuaz. Hiru altueratako eszenografiak, atrezzo zainduak eta efektuek ikuslea pertsonaiak bizi diren paraje sorgindura eramango dute.

Hirugarren ospakizun ofiziala

2018. urtea Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea erakundearen bidez, Euskararen Nazioarteko Eguna ofizialki ospatzen duen hirugarren urtea da, jarduera kulturalen programazio eta guzti.

Edizio honetan, Exekutiboa ahalegindu da emanaldiak beste aldi batzuetan izan ez diren herrietara eramaten.