2022ko urtarrilaren 10a

Nafarroako ikastetxe guztiek jaso dute dagoeneko Hezkuntzako zirkularra COVID-19aren aurkako prebentzio neurriak indartzeko eta egokitzeko proposamenekin

Gaur 215 irakasleren bajak jaso dira eta koarentenan dauden irakasleak, azken zazpi egunetako koronabiruseko positiboak barne, 437 dira guztira

Nafarroako ikastetxe guztiek jaso dute astelehen honetako lehen orduan, urtarrilaren 10ean, Hezkuntza Departamentuak bidalitako zirkularra. Bertan, zehatz-mehatz jakinarazten zaizkie COVID-19 prebentzio-neurriak indartzeko eta egokitzeko proposamenak, hezkuntza-jarduera presentzialari berriro ekiteko.

Ikastetxeek jakin dute horrela, 2022ko ikasturtearen lehenengo egunean, Osasunaren eta Prestaketa eta Erantzun Alerten eta Planen Sustapenerako txostenek hala nola Osasun Sistemako Lurralde arteko Kontseiluko Osasun Publikoaren Batzordeak onartu dituzten neurrien xehetasunen berri, SARS-CoV-2 birusarekin lotutako Omikron aldaeraren goi-mailako zirkulazioaren egungo testuinguruan.

Dokumentu hauetan jasotzen dira joan den Osasunaren Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluak, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialak eta Unibertsitate Politikaren Konferentzia Nagusiak joan den urtarrilaren 4an baterako ezohiko bilkuran adostutako akordioak garatzeko neurrien xehetasunak, 2021-2022 ikasturteko jarduera akademikoa berrabiarazte aldera, Eguberrietako oporraldiaren ostean.

Neurri hauen helburu nagusia da ikastetxeak zabalduko direla bermatzea, hezkuntzarako oinarrizko eskubidearekin eta pandemiak ikastetxeetan duen inpaktuaren gainean eskura dagoen ebidentziarekin egokituz. Hori 2021-2022 ikasturtean zehar ikastetxetan Osasun Publikoko Ekintza Koordinatuen Adierazpenean (DAC) eta “COVID-19aren aurkako ikastetxetarako osasunaren prebentzio, higiene eta sustapen neurriak” dokumentuan jaso diren ikastetxetarako funtsezko prebentzio neurrien finkapena eta betekizuna sendotuz lortu da.

Prebentzio neurrien eraginkortasuna Hezkuntzan

Hezkuntza Departamentuaren esanetan, ikastetxetan COVID-19aren aurkako prebentzio neurriek “frogatu dute eraginkorrak direla, eta bidea eman dute hezkuntza presentziala mantendu ahal izateko 2020-2021 ikasturtean eta oraingoan zehar”. Pandemiaren lehen olatuaren ostean, “egiaztatu da ikastetxeetako bigarren mailako erasoaren tasa gainerako esposizio esparruekiko oso azpitik dagoela, eta geletako transmisioa oso mugatua izan dela”. “Horrela, oro har, esan daiteke ikastetxeak ingurune seguruak direla”, ziurtatu du Departamentuak.

Hezkuntzaren ustean “frogatu da haurrek askoz arrisku gutxiago dutela COVID-19aren sintoma larriak jasateko. 12 urteren azpitik dauden herritarren analisi epidemiologikoak izurriaren bosgarren olatuan zehar bistaratu zuenez, diagnostikatutako % 99,5ak batez beste, koadro arina erakutsi zuen, gutxi gorabehera % 50a asintomatikoa izanik”.

Ikastetxeetan kasuak ager daitezke mugikortasunaren eta pertsonen arteko kontaktuaren ondorioz, baina badaude transmisioaren aukera murrizteko hartu ahal diren neurriak. Beraz, Hezkuntzak defendatzen du sendotzea “prebentzio neurriak egungoa bezalako transmisio goreneko egoeretan”.

Aireztapen naturala, musukoen erabilera eta eskuen higienea

Horregatik, eta neke pandemikoari aurre egitekotan, Departamentuak kontsideratzen du ezinbestekoa dela ikastetxetako funtsezko prebentzio neurriak finkatzea eta betetzen direla bermatzea, hala nola neurrien egokitzapena berrikustea, transmisio eszenatokien arabera, 2021-2022 ikasturtean zehar ikastetxetarako COVID-19aren aurkako Osasun Publikoko Ekintza Koordinatuen Adierazpenean (DAC) adierazten den bezala.

Herri mailako COVID-19aren aurkako txertaketaren estaldura altua izanik, jakinarazten da ikastetxetan “mantendu egingo direla orain artean aplikatzen aritu diren antolamendu neurri berdinak, eszenatoki aldaketen beharrik gabe, alerta epidemiologikoaren gaineko egoeren arabera”.

Zehazki, aditzera ematen da “ezinbestekoa izango dela ikastetxetako ikasgela eta eremu guztietako aireztapen kontrolatzen jarraitzea, aireztapen natural iraunkor eta gurutzatua erabiliz, eta aire zabaleko jarduerak lehenestea zainduz”. Beraz, jakinarazi zaie “SARS-CoV2aren transmisio komunitarioa altua den egoeretan transmisioaren prebentziorako kanpoko airearen aireztapen naturala lehenetsi behar dela, transmisioa prebenitzeko bere eraginkortasunagatik, konfort termikorako beharrezko tenperaturaren eta hezetasunaren baldintzak edo eraginkortasun energetikoaren eskakizunak bezalako alderdien gainetik”. Ikastetxetan jakitera eman denez, “jarraitu behar da musukoaren erabilera zuzena egiten, bere doikuntza egokia barne, eskuen higiene egokiarekin osatuz”.

Gelak itxiko dira bost edo kasu gehiago egiaztatzen badira

Birusaren goi-mailako zirkulazioa hala nola ikastetxetako aurrez aurreko eskolaratzea lehenesteko printzipioa tarteko, ez da aplikatuko gelak ixtera bideratutako neurririk, ez badaude gutxienez 5 edo kasu gehiago egiaztatuta, edo ikasleen % 20 bat zazpi eguneko edo gutxiagoko epe batean.

Egiaztatutako kasuak ezingo dira ikastetxetara bertaratu eta isolatuta mantendu beharko dira hiru egun iragan arte koadro klinikoa amaitu den unetik edota gutxienez zazpi egun, sintomak agertzen hasten direnetik edo asintomatikoen diagnostikoa jasotzen denetik.

Adierazten diren geletako itxialdiak, oro har, zazpi eguneko epean garatuko dira; amaitu eta ondorengo hiru egunetan zehar neurriak zorroztu egin behar dira, interakzio sozialak murriztuz, musukoaren erabilera etengabea izanik, indarrean dagoen legediaren arabera.

Ikasgelan lehenengo kasua agertzean eta guztira lau agertu bitartean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako mailetako ikasleek ez dute derrigorrezko itxialdia egin beharrik (inmunosupresioa duten pertsonen kasuan salbu).

Irakasleek eta ikastetxeko beste langileek, hezkuntza etapa guztietakoek, eta 12 urteko herritarrek, COVID-19aren detekzio goiztiarra, zaintza eta kontrolaren Estrategiarako dokumentuan herritarrentzat oro har proposatzen diren itxialdirako xedapenak jarraituko dituzte. 

Heziketa bereziko zentroak, esparru zaurgarriak kontsideratzen dira, ondorioz, osasun sistemaren aldetik jarraipen aktibo egingo zaie.

Ikastetxetako COVID arloko arduradunek, ikasgelarekin lotura duten irakasleei hala nola langileei edo egoeraren kasu egiaztatuak dituzten gela bateko gainerako haurren lege-tutoreei jakitera emango die horren berri eta azken esposizioarekiko ondorengo hamar egunetan zehar neurriak zorrozteko eta interakzio sozialak ahalik eta gehien murrizteko aginduko die, musukoaren erabilera etengabea zainduz, indarrean dagoen legediaren arabera. Bereziki, kontaktua ekidin behar da pertsona zaurgarriekin. Baita ere, adieraziko zaie sintoma bateragarrien agerraldia izatean klasera ez etortzeko eta sistema sanitarioarekin kontaktatzeko.

Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzutik jakinarazpen automatikoaren prozesu bat  ari dira garatzen eta indarrean mantenduko da hurrengo egunetan. Bere funtzionamendu egokirako, funtsezkoa da Hezkuntzan erregistratutako kontaktu posta elektronikoaren datuak behar bezala eguneratzea, horregatik gomendatzen da hedapen egoki bat egitea.

Irakasleen osasun bajak

Irakasleen baja egoeren harira, gaurko, astelehena, 13:30ak arte 215 jakinarazpen jaso dira Hezkuntza Departamentuan. Gainera, azken zazpi egunetan itxialdi egoeran dauden irakasleen kopurua guztira, COVID-19ari dagozkion kasu positiboak barne, 437ra heldu da.