2022ko otsailaren 14a

Tafalla eta Iruña arteko autobus zerbitzu berria martxoaren 23an hasiko da martxan

Ciriza kontseilariak eta Arrizubieta alkateak orain arte autobus zerbitzurik ez zuten Erdialdeko 18 herriri zerbitzua eskainiko dien autobusen kontzezio berria ezagutu dute
Jesús Arrizubieta, Tafallako alkatea, Berta Miranda, Garraioko zuzendari 
nagusia; Bernardo Ciriza, kontseilaria eta Agustín Gutiérrez, Hermanos 
Arriaga e Interurbana de Autobuses-eko kidea.
Jesús Arrizubieta, Tafallako alkatea, Berta Miranda, Garraioko zuzendari nagusia; Bernardo Ciriza, kontseilaria eta Agustín Gutiérrez, Hermanos Arriaga e Interurbana de Autobuses-eko kidea.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Tafalla eta Iruña arteko autobus zerbitzu berria martxoaren 23an hasiko da martxan. Aipatzekoa da kontzezioa, zortzi autobuz izango ditu, guztiak egokituak, Erdialden orain arte autobus zerbitzurik ez zuten 18 herrietara iritsiko dela. Gainera, bi geraleku gehigarri izango ditu, besteak beste, osasun edo hezkuntza arrazoiengatik mugitu behar dutenei erraztasunak emateko.

Bernardo Ciriza Lurralde Kohesioko kontseilariak, Berta Miranda Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak, Jesus Arrizubieta Tafallako alkate jaunak hala nola Agustin Gutierrez, “Autobuses Hermanos Arriaga” eta “Interurbana de Autobuses” enpresek osatzen duten UTE zerbitzua bere gain hartuko duen ordezkariak, ezagutu dituzte sare tronkalaren zerbitzura jarriko diren autobus berriak; sarea diseinatuta dago Iruñara joateko, sare erradialeko bidaietarako, Tafalla inguruko eta linea tronkala tarteko Iruñarekin konektatu ahal diren udalerrien artean mugitzeko. 

“Autobuses Hermanos Arriaga” eta “Interurbana de Autobuses” enpresekin osatutako UTE-ak bere gain hartuko duen emakida berriak ahalbidetuko du zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta Erdialdeko garraio publikoaren eskaintza hedatzea. Nafarroako Gobernuak ordaindu beharko duen kopurua 3,8 milioi eurokoa da.

Erdialderako garraio publikoaren zerbitzu gehiago eta hobeak

Zerbitzu berria eskualde eta egitura ikuspegi baten arabera diseinatuta dago udalerriak eskualdean erreferentetzat duten Tafallarekin % 100 konektatzeko, eta Iruñarekin uztartzeko. Emakida honek 16 linea egituratzen ditu: 3 tronkal, 6 erradial eta 7 eskaeraren arabera.

Hasteko, Tafalla eta Erriberri Iruñarekin konektatuko dituzten gune tronkalak. 1. lineak, Tafalla-Iruña autopistaz, joateko zortzi 8 maiztasun eta etortzeko 8 ditu; autopistako Olite-Tafalla-Iruña 2. lineak joateko 8 zerbitzu eta etortzeko 7 izango ditu; errepideko Tafalla- Iruña 3. lineak, erabiltzaileen eskura jarriko ditu joateko 8 zerbitzu eta etortzeko beste 8. Horrela, egungo emakidak Tafalla eta Iruña arteko zerbitzua hobetu egingo du, emandako zerbitzuen maiztasuna hala nola bidaiaren abiadura hedatuz.

Gainera, Iruñara doazen linea horiek geralekuak izango dituzte ospitaleko ingurunean edota Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) campusean, hainbat ordutegi zehatz eskainiz, arrazoi sanitarioak, hezkuntzakoak, etab. kontuan hartzen dituzten eskaerekin egokitze aldera.

Jarraian datoz Tafalla eta erdialdeko udalerriak uztartzen dituzten zerbitzu erradialak, aukera emanez ontzi-aldaketarekin Iruñarekin konektatzeko eta 6 linea dakartza, astelehenetik ostiralera, honako zerbitzuak tarteko: Martzilla- Tafalla 4. linea, Figarol-Tafalla 5. linea eta Arrada-Tafalla 6. linea, joateko 4 zerbitzurekin eta etortzeko 5ekin kontatuz; Mendigorria-Tafalla 7. linea eta Miranda Arga-Tafalla 8. linea, joateko 2 maiztasun eta etortzeko 2 eskainiz; eta Tafallako Hiriguneko 9. linea; honek egunez 11 ibilbide zirkular eskainiko ditu eta horietako 4 eskualdeko osasun zentrora doaz, goizeko ordutegiarekin, astelehenetik ostiralera, udalerriako 3 geralekuak elkarrekin komunikatuz. 

Azkenik, eskariaren araberako zerbitzua; bere helburua da herritar gutxien dituzten udalerrien beharrak asetzea eta 7 linea ditu: Uxue-Tafalla 10. linea, Gares-Campanas 11. linea, Lerin-Larraga 12. linea, Olleta-Tafalla 13. linea, Etxague-Tafalla 14. linea, Amatriain-Tafalla 15. linea eta Uzkita-Tafalla 16. linea. Horrela garraio-zerbitzua aukeran emango da garraio publikorik gabeko Orbaibarreko herrietan. Orisoain, Artariain, Amunarrizqueta, Iratxeta, Leotz, Uzquita, Sansomain, Benegorri, Bezkitz, Amatriain, Santsoain, Makirrian, Olleta, Eristain, Soltxaga, Oloritz, Oricin eta Etxague udalerriek Tafalla eta Iruña uztartuko dituen eskaeraren araberako zerbitzu batekin kontatuko dute, ontzi-aldaketak eginez dagokion line tronkalarekin.

Hobekuntza bidaiaren kalitatean

Zerbitzuak hobekuntza nabarmena ekarriko du bidaiaren kalitatea hobetzeko orduan, arlo ezberdinetan, adibidez irisgarritasunean (ibilgailu denak hornitu dira mugikortasun murriztuko plazarekin, gurpil-aulkiak eta sarbide-arrapalak, edo dagokion zerbitzuaren soinu-informazioa dagozkion kasuetan), segurtasun aktiboan edota pasiboan, ingurumenaren arloko eraginkortasunean (EURO VI motorrak, isurpen kutsagarri urriagoak) eta konfortean (eremu gehiago, WiFi sarea, USB konexioak butaketan, erosotasuna eserlekuetan). Zerbitzua osatzen duten autobus eta minibus guztiak berriak dira, gutxienez 50 eta 21 plazarekin kontatuz, hurrenez hurren.

Gainera, ibilgailuak dagokien erabilerarako ekipamenduarekin hornituko dira; horrela alde batetik, zerbitzuaren prestazioa hobeto kontrolatzeko aukera dago eta bestetik, aurrerantzean informazioa partekatuko da, ibilgailuen kokalekua, geltokietara iristeko epeak, etab. kontuan hartuta.

Emakida berritzeak modernizazio sistema berriaren ezarpena suposatzen du; honek erabiltzailearen informazioa hobetuko du, Foru Administrazioari aukera emanez tresna teknologiko eraginkorrekin kontatzeko, kontratuko obligazioen konplimendu egokia (maiztasunak, ordutegiak, ibilgailuak, etab.) betetzen ari dela bermatzeko, bidaiari kopurua hala nola horiek igo zein jaisteko erabiltzen dituzten geltokiak ezagutzeko; informazioa zerbitzua etengabe hobetzeko da.

Ibilgailu berriek NBUS zerbitzuaren irudi korporatiboa eramango dute, zein dagoeneko erabilia izaten ari den Iruña-Soria emakidan. Denak zuri-gorrizko koloretan margotuko dira, errotulazioari dagokionez Nafarroako ezkutua eta NBUS-ren logoa izanik bereizgarritzat, foru Administrazioak sustatzen dituen zerbitzu publikoak identifikatzea eta ezagutzera ematea ahalbidetuz. NBUS-en webguneak Autobusen Hiri arteko Garraio Zerbitzuaren linea ezberdinetarako informazio guztia barne hartzen du.